128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2010eko irailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 4.000 euroko kreditu bereziaren espedientea, 2010eko aurrekontuko gastuetako 452,6220 kontu-sailari dagokionez, kiroldegiko argiak aldatzeko baita. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzaren bidez finantzatuko da (75503 kontu-saila, Krisiaren kontrako neurriak, 2010).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Oteitzan, 2010eko irailaren 30ean.-Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1016284