2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Aldaketa Udal Planean, Cruz Blanca bizitegitarako hegoaldeko sektoreari dagokionez (S-6 ZOP 1). Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak, 2010eko irailaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Udal Planean, Cruz Blanca bizitegietarako hegoaldeko sektoreari dagokionez (S-6 ZOP 1), sektoreko konpentsazio batzordeak sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Orkoienen, 2010eko urriaren 4an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1016390