128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 523/2010 demanda

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Jesús Arostegui Plazak eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Construcciones Bulot, S.L.ren, Construcciones Ganuza Napal S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratzen ari den 523/2010 demandan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2011ko martxoaren 25eko goizeko 10:40an 15. judizio-aretoan (lehen solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, epaiketa egiteko.

Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Alderdiaren galdeketa egitera, demandatuak berak agertu beharko du, edo, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak, eta honek ordezkaritza frogatzeko eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen dira epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Eta Construcciones Bulot, S.L.ri eta Construcciones Ganuza Napal S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko irailaren 30ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1016238