128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. 135/2009 betearazpena

Lourdes García Ruizek, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Alberto Martínez Izalek eskaturik, Fyca Instalaciones Sociedad Limitada Laboral enpresaren aurka, adiskidetze administratiboaren ekitaldian hitzartutakoaren betearazpena dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 135/2009 ebazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da:

Idazki hori aurkeztutzat jo da eta, horrenbestez, erants bekie abiaburuko betearazpenaren autoei. Langileen Estatutuaren 33.4 artikuluan eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko martxoaren 6ko 505/1985 Errege Dekretuaren 2.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, Fyca Instalaciones Sociedad Limitada Laboral enpresaren aurka sustatutako auto hauetan Soldatak Bermatzeko Funtsa langile betearazlearen eskubide eta akzioetan subrogatutzat jotzen da 1.860,72 euro berreskuratzeko, diru kopuru hori ordaindu baitio alderdi betearazleari.

Igor bekio deklarazio hori alderdi betearazleari, bost eguneko epean adieraz dezan ados dagoen ala ez, eta ohartarazi epe horretan inolako alegaziorik egiten ez badu subrogazioa egintzat joko dela eta betearazpena berriro artxibatuko dela.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, idazkari judizialari zuzendua, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean; errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen errekurritutako ebazpena (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).

Eta Fyca Instalaciones Sociedad Limitada Laboral enpresari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko urriaren 4an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1016451