126. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, administrari-ofizial lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea Sakanako Mankomunitateko administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea da, Sakanako Mankomunitatearen zerbitzuko plantillako langile finko edo funtzionarioen artean.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 15-6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz egin da hautapen proba murriztu honetarako deia.

1.2. Hautapen probak gainditu ondoan izendatuko den izangaia Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren C mailan izanen da eta horri dagozkion lansariak hartuko ditu.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Mankomunitateak noiznahi aldatzen ahal du hori dela-eta.

1.4. Izendatuak Mankomunitateko bulegoetan eginen du zerbitzu. Bere lan eta betebeharrak, ekimenez eta erantzukizunez eta bere kargupean bertze langilerik izanda nahiz gabe eginen ditu. Haren lan eta eginkizunen barnean sartuko da ordenagailuak, terminalak eta pantailak erabiltzea, bere eginbeharren barnean agintzen zaizkion lan guztiak egiteaz gain.

2.-Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.

2.1. Txanda murriztuko hautapen probetan onartuak izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Sakanako Mankomunitatearen zerbitzuko langile finko edo funtzionario izatea.

b) Eskatutako titulazioa edukitzea, hau da, Goi Mailako Batxilergoa, Lanbide Heziketako 2. maila edo parekoa, eta administrazio publikoetan edo haien erakunde autonomoetan egiazko bortz zerbitzu urte frogatzea.

Titulazioaren baldintzaren ordez administrazio publikoaren zerbitzuan egiazki egindako zortzi urte onartuak froga daitezke.

c) D mailan izatea.

d) Administrari laguntzailearen edo gisako lanpostu baterako izendatua izana.

e) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

f) Euskaraz jakitea, ahoz nahiz eta idatziz. B-2 titulua izatea edo behar den euskara maila frogatzeko proba gainditzea.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak deialdi honetako 3. eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta horietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunerako.

3.2. Eskabide horrekin batean, deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, honako hauek alegia:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) 2. oinarrian galdetzen diren baldintzen ziurtagiriak.

c) Merezimenduen I. eranskineko baremoaren arabera, alegatzen diren merezimendu guztien frogagiriak (jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak).

4.-Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea akiturik, alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko.

4.2. Interesatuek erreklamazioak aurkezten ahal dituzte behin-behineko zerrendaren aurka, hamar egun balioduneko epean, hura argitaratzen denetik aitzina.

4.3. Aurkeztutako erreklamazioak presidenteak ebatziko ditu eta onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko. Ebazpen berean zehaztuko du probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Miguel Angel Zubiria Galartza, Sakanako Mankomunitateko presidentea.

Ordezkoa: Eduardo Urrestarazu Fernandez, Sakanako Mankomunitateko presidenteordea.

Mahaikidea: Adolfo Araiz Flamarique, Sakanako Mankomunitateko kudeatzailea.

Ordezkoa: Angel Lag, Arbizuko idazkaria.

Mahaikidea: Maialen López Cambra, Altsasuko Udaleko kontu-hartzailea.

Ordezkoa: Eva Pérez Egino, Sakanako Mankomunitateko administrari-ofiziala.

Idazkaria: Sakanako Mankomunitateko dena edo legez ordezkatzen duena.

Epaimahaia hautapen-probak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.4. Epaimahaiak laguntzaile eta aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

6.-Lehiaketaldia.

Lehiaketaldian izangaiek alegaturiko merezimendu guztiak baloratuko dira, 1. eranskineko baremoaren arabera.

Kalifikatzeko orduan honako arau hauek hartuko dira kontuan:

a) Epaimahaiak alegatu eta ziurtagirien bidez frogaturiko merezimenduak baizik ez ditu baloratuko.

b) Ez da ematen ahalko merezimenduen baremoan azaldu baino puntuazio altuagorik.

7.-Oposizioaldia.

7.1. Ondoko ariketak egin beharko dira oposizioaldian:

Euskara ariketa: B-2 titulua dutela egiaztatzen ez dutenentzat. Bi proba izanen ditu: bata idatzia eta bertzea ahozkoa. Balorazioa Gai edo Ez Gai izanen da.

Lehen ariketa: epaimahaiak 2. eranskineko gaiez egiten dituen galderei idatziz erantzutea

Bigarren ariketa: deialdiko lanpostuan erabili beharreko lanabes informatikoen gaineko proba praktikoa izanen da, eta/edo kasu praktiko bat, lanpostuaren eginkizunen gainean.

7.2. Oposizioko ariketen balorazioan 60 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

Lehen ariketa: gehienez 30 puntu eta gutienez 15.

Bigarren ariketa: gehienez 30 puntu eta gutienez 15.

8.-Proben emaitza.

8.1. Ariketen kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien zerrenda helaraziko dio Presidenteari, lehiaketaldiko puntuak eta oposizioaldian izangai bakoitzak erdietsitako kalifikazioak batuz ateratako puntuazioaren arabera, eta horrekin batera puntuaziorik altuena erdietsi duenaren aldeko izendapen proposamena eginen du.

Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

9.-Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Presidenteak administrari-ofizial izendatuko du, C mailakoa, epaimahaiak igorritako izendapen proposamenean agertzen den izangaia.

9.2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da izendapena, eta biharamunetik izanen ditu ondorio ekonomiko zein administratiboak. Ondorio guztietarako kargua hartzeko unetzat joko da egun hori, berariazko egintza egiteko beharrik gabe.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita haren oinarri eta egintzen kontra ere, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bestela

-Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Lakuntzan, 2010eko urriaren 4an.-Lehendakariak, sinadura ulertezina.

1. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

1.-Administrazioan egindako zerbitzuak:

Nafarroako udal edo mankomunitateetan administrari laguntzaile lanetan, funtzionario nahiz lan-kontratudun finko, egindako zerbitzu urte bakoitzeko: puntu 1, eta gehienez ere 8.

Urtebetetik beheitiko denbora proportzionalki puntuatuko da.

2.-Lanbide curriculuma:

Atal honetan hauek baloratuko dira:

a) Trebakuntza edo hobekuntza ikastaroak: 3 puntu gehienez.

b) Prestakuntza ikastaroak: 5 puntu gehienez.

Atal honetan gehienez ere 8 puntu lor daitezke.

2. ERANSKINA

1. gaia.-Toki Administrazioa. Udalerria. Kontzeptua eta osagaiak. Udal administrazioa. Udal organoak. Sakanako Mankomunitatea, Estatutuak eta organoak.

2. gaia.-Legea: kontzeptuak eta motak. Lege-dekretuak. Legegintzako Dekretuak. Nazioarteko itunak. Dekretuak.

3. gaia.-Erregelamendua: kontzeptu orokorra. Udal ordenantza eta erregelamenduak: baldintzak eta motak.

4. gaia.-Administrazio prozeduraren ezaugarriak eta printzipio orokorrak. Prozedura hastea eta bultzatzea. Legitimazioa.

5. gaia.-Administrazio prozedura: txostenak eta motak. Alegazioak: motak, kasuak eta formak. Interesatuak.

6. gaia.-Administrazio egintzen jakinarazpena. Epeak eta moduak. Argitalpena: modua eta kasuak.

7. gaia.-Administrazio errekurtsoak eta jurisdikzionalak: ezagupen orokorrak, ezaugarriak, lege-araubidea eta ezberdintasunak.

8. gaia.-Administrazio errekurtsoak: araubide orokorra udalei doakienez. Nafarroako berezitasunak.

9. gaia.-Udal aurrekontuak: haien egituraren gaineko ezagupen orokorrak. Gastuen sailkapen ekonomikoa eta funtzionala. Onesteko eta aldatzeko bideak.

10. gaia.-Nafarroako toki ogasunen baliabideak. Udal zergak.

3. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ..................................; N.A.N.: ..............; telefonoa: .............; helbidea: ............

Adierazten dut:

Sakanako Mankomunitateak deialdia onetsi duela administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko.

Haren 2. oinarrian eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala, eskabide honi erantsitako dokumentazioan egiaztatzen dudanez.

Eskatzen dut:

Aipatu deialdian onartua izatea, hauta-probetan parte hartu ahal izateko.

Tokia, eguna eta sinadura

Iragarkiaren kodea: L1016329