116. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 24a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERA

Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinaraztea

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.ª) artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen hau argitaratzen da.

Jabea: Francisco Javier Celayeta Elzaurdi. Matríkula: 1603-BHY. Abandonatuta dagoen lekua: Iturlandeta karrika.

Trafikoari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedatutakoaren bat, hamabost eguneko epean abandonatuta dagoen lekutik ibilgailua kentzen ez bada, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen da.

Ebazpen honen aurka paratzen ahal duzu ondoko helegite hauetariko edozein:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Altxada errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Beran, 2010eko irailean 1ean.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1015102