116. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

419/2010 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena 30 kV-eko deribazio berri baten eta transformazio zentroaren proiekturako. Horren bidez, Bakaikuko udal mugapeko 1. poligonoko 212. lurzatian dagoen landetxe bat argindarrez hornituko da, aireko-lurpeko linea elektriko baten bitartez. Sustatzailea José Miguel Larrea da.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu da aipatu espedientearen Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko dokumentazioa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) atalean sartuta baitago.

Foru Dekretu horren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela, eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.

Proiektuaren xedea da Bakaikuko udal mugapeko 1. poligonoko 212. lurzatian dagoen landetxe bat argindarrez hornitzea, aireko-lurpeko linea elektriko baten bidez. Aireko lineak 20 metroko luzera izanen du, eta deribazioa "Altsasu-Etxarri I eta II" aireko linearen 18.23 euskarritik aterako da (30 kV). Lurpeko lineak 40 metroko luzera izanen du.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea 30 kV-eko deribazio berri baten eta transformazio zentroaren proiekturako. Horren bidez, Bakaikuko udal mugapeko 1. poligonoko 212. lurzatian dagoen landetxe bat argindarrez hornituko da, aireko-lurpeko linea elektriko baten bitartez. Sustatzailea José Miguel Larrea da.

2. Baimen hau emateko baldintza hauek bete beharko dira:

-Hegaztiak babesteko eta elektrokuzio arriskua murrizteko baldintzak bete daitezen, euskarrien loturazko kate horizontalek hiru isolagailu izan beharko dituzte gutxienez, segurtasuneko tartea 0,70 metrokoa izan dadin gutxienez. Neurri horretan ezin da kontuan hartu luzagailuaren luzera; halakorik jartzen bada, 0,70 m-tik gorako segurtasun tartea utzi beharko da.

-Linearen amaierako euskarrian eta eroaleak lurpeko linearekin duen konexioan elektrokuzio arriskua murrizteko, erabat isolatuko dira lineako eroaleak eta XS zirkuitu-etengailuak lotzeko zubiak, horien eta tximistorratz autobalbulen arteko lotuneak eta horien eta konexioko botilen artekoak. Isolamenduan erabiliko den materialak goi tentsioko lanetarako eta hegaztiak babesteko egokia izan beharko du. Tximistorratz autobalbulak esekita jarriko dira edo, bestela, aurremoldeatutako BCAC ("Bushing connection animal cover") estalkiekin edo antzekoekin babestuko dira. Orobat, deribazioaren euskarrian, linea nagusiko zubi lokak isolatuko dira, baita linea nagusia eta linea deribatua lotzen dituzten zubiak ere, esekidurako grapak barne.

-Proiektua gauzatzeko zuhaitzak bota behar badira, Oihanak Kudeatzeko Atalaren baimena beharko da (telefonoa: 848 42 66 77).

-Obra amaitutakoan, ongi garbituko da eremua. Hondakindegi baimendu batera eramanen dira berriz erabili ezin diren hondar eta material guztiak. Birziklatzen ahal diren soberakinak hondakinak tratatzeko zentro batera eramanen dira.

-Proiektua gauzatzean uki daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu, kasuan kasuko gaian eskudun diren organoei eskatu eta gero.

3. Baimenak, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu. Artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

4. Obrak hasi baino lehen, ezinbestekoa izanen da 2.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu, haiek konpondu edo txikiagotuko direla bermatzeko, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Fidantza jarri izanaren frogagiria eduki beharko da, lanek iraun bitartean ikuskatzaileei aurkeztu ahal izateko.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Oihanak Kudeatzeko Atalari, Bakaikuko Udalari eta sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko uztailaren 1ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1014302