116. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

562/2010 EBAZPENA, irailaren 2koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Altsasuko mendebaldeko hondakin urak Altsasu-Urdiaingo H.U.A.ra eramatea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren apirilaren 28ko 271/2010 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, bai proiektua bai ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren uztailaren 29ko 475/2010 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zitzaion aipatu proiektuari, eta aurkeztutako alegazioa ebatzi zen, ebazpen horren azalpen-zatian adierazitakoaren arabera.

2010eko abuztuaren 23ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak presakoa deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Altsasuko alkate-udalburuari dei egitea, 2010eko urriaren 7an bertako udaletxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek beraiek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Altsasuko Udaletxeko iragarki oholean, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den kasuetarako.

Iruñean, 2010eko irailaren 2an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Eranskina

Aktak egiteko tokia: Altsasuko Udaletxea (Nafarroa). Eguna: 2010/10/7.

HITZORDUA

TITULARRAK

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL MUGAPEA

10:00

María Ángeles Sánchez Goicoechea

4

880

Altsasu

10:30

Ramona Múgica Mazquiaran

4

925

Altsasu

Iragarkiaren kodea: F1014565