116. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 63/2010 falta-judizioa

Aida González Arce andreak, Tafallako eta bere barrutiko Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen du: epaitegi honetan 63/2010 falta-judizioa bideratzen ari da eta horren gaineko epaia eman da. Hona hemen epaiaren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

"2010eko 99. epaia. Tafallan, 2010eko irailaren 9an.

Nik, María Luisa Bustillo Gandarillasek, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak, Mounir Gassab jaunaren eta Ahmed Aziz jaunaren aurka, ustez lesio- eta kalte-falta bana egiteagatik, eta Benaissa Belgacem jaunaren aurka, ustez lesio-falta bat eta mehatxu-falta bat egiteagatik, bideratu diren falta-judizioaren eta hitzezko judizioaren autoak aztertu ditut. Bidezkoa da ondoko epaia ematea:

Epaitza:

Mounir Gassab jauna, Ahmed Aziz jauna eta Benaissa Belgacem jauna absolbitu egiten ditut leporatu zaizkien faltetatik, adierazpen guztiak aldekoak direla. Halaber, auzialdi honetako kostuak ofizioz ordaindu behar direla deklaratzen dut.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari eta gainerako alderdiei eta eraman bedi honen lekukotza jatorrizko autoetara.

Ebazpen hau ez da irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut".

Eta jasota geldi dadin eta Mounir Gassabi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Tafallan, 2010eko irailaren 9an.-Idazkari judiziala, Aida González Arce.

Iragarkiaren kodea: J1014904