116. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 689/2009 hitzezko judizioa (PZL 2000)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

152/10 epaia. Iruñean, 2010eko irailaren 9an.

Ernesto Vitalle Vidal jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 689/2009 hitzezko judizioaren (PZL 2000) autoak aztertu ditu. Auzia José Luis Mata Cajalek sustatu du, María Teresa Igea Larrayoz prokuradoreak ordezkatuta eta Miguel Lanaspa Cuello legelariak lagunduta, Agrauto S.A.ren aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko.

Osorik baiesten dut José Luis Mata Cajalek Agrauto S.A.ren aurka jarri duen demanda, eta horrenbestez Agrauto S.A. kondenatzen dut José Luis Mata Cajal jaunari 510,91 euro ordaintzera, gehi legezko interesak, eta prozesuko kostuak ezartzen dizkiot. Auzi-jartzaileak María Teresa Igea Larrayoz prokuradorea izan du ordezkari eta Miguel Lanaspa Cuello legelaria laguntzaile.

Eta Argauto S.A.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko irailaren 10ean.-Idazkari judiziala, M. Victoria Baztan Maisterra.

Iragarkiaren kodea: J1014966