116. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 363/2009 betearazpena

Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegia.

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan 363-C/09 betearazpena tramitatzen ari da. Bankinter S.A.k sustatu du auzia, Taberna prokuradore jaunak ordezkatuta, Fontanería Eslava S.L.ren, José María Julián Eslava Goñiren, Blanca Esther Núñez Mayorren eta Estefania Goñi Goñiren aurka, diru kopuru hauek erreklamatzeko: 39.450,47 euroko printzipala, eta interes eta kostuetarako behin-behinean kalkulatu diren 11.800 euro. Prozedura horretan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da enkantea epaitegi honetako idazkaritzan 2010eko abenduaren 14ko eguerdiko 12:00etan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

Lehenbizikoa.-Posturak egiteko baldintzak. Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela adierazi behar dute eta Banesto bankuaren gordailu eta kontsignazioen 3161 0000 05 0363 09 kontuan enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztu behar dute. Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Postura egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (PZLaren 647., 669.1 eta 666. artikuluak). Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea postura onenaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, PZLaren 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Bigarrena.-Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (PZLaren 648. artikulua).

Hirugarrena.-Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (PZLaren 668. eta 669.2 artikuluak).

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean.

Balio beza ediktu honek betearazpenpekoei jakinarazpena egiteko, beren helbidean aurkitu ezean.

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

Iruñeko Bartolomé de Carranza kaleko 4an, 7. solairuko ezkerraldean dagoen etxebizitza. Iruñeko 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 963. liburukia, 235. liburua, 6. orria, 12.666. finka. Enkanterako, 235.663 eurotan tasatu da.

Iruñean, 2010eko irailaren 8an.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1014989