116. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.

Dekretatu dut:

Artikulu bakarra.-Alkatea 2010eko irailaren 1etik 3ra bitarte, biak barne, udalerritik kanpo egonen baita, beharrezkoa da denbora horretarako haren ordezkoa izendatzea, eta beraz, Udalbatza honetako lehen alkateorde Patxi Irizar Jáureguiren esku utzi dira haren eginkizunak.

Tafallan, 2010eko abuztuaren 31n.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1014651