116. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 164 lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamen osagarria.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 155/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 20ko 185/2008 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiko lanpostu hutsak aukeratu ondoren eta izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, 143 izangai izendatu ziren eta 21 kontratatzearen bidezkotasuna xedatu zen. Deialdi hura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 164 lanpostu betetzeko egin zen eta 2008ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n (akats zuzenketa, 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an).

Santos Alastuey Candellas, Ramón Ortega Tarroc, Jon Ugutz Ormaetxea Berroeta, Sergio Chivite Sánchez, Pedro María Setuáin Eslava, Ana Cristina Rivera Gutiérrez, Edurne Arangoa Legarra, Itziar Telletxea Iribarren eta Beatriz Beorlegui Irigoyen jaun-andreei administrari laguntzaileen lanpostuetan borondatezko eszedentzia eman zaie, horretarako zuten epearen barruan eta lanpostuaren jabetza hartu zuten egun beretik, une horretan beste administrazio batean ari baitziren lanean.

Bestalde, deialdiaren 9.6 oinarriak ezartzen du hautagai bati funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data horretan beste administrazio publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko dela deialdiaren 7.4 oinarriak agintzen duen moduan.

Hutsik geratzen diren eta bete behar diren bederatzi lanpostuetatik lauk euskaraz jakitearen (3. jakite maila) betekizuna dute.

Gaindituen zerrendan hurrengo dauden izangaien artetik bik baizik ez dute baldintza hori betetzen; hortaz, aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea, zazpi izangai hauek sartuz, probak gainditu dituzten izangaien zerrendan hurrengo dauden izangaiak izateagatik: Laura María Arroyo Sengáriz andrea, Zuly Esther Silva Méndez andrea, Emma Casado Leoz andrea, Ana Múgica Bergua andrea, Alberto Juan Garro Flamarique jauna, Esther Zubiaurre Mochales andrea eta Ainhoa Arróniz Murguialday andrea.

Izendapen proposamen osagarri hau argitaratu eta hurrengo 30 egun naturaletan, proposamenean erantsi diren izangaiek deialdiaren 7.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Iruñean, 2010eko irailaren 9an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F1014930