116. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

UER-4 urbanizatzeko proiektuko aldaketa

Cascanteko Udalak, Alkatetzak 2010eko uztailaren 29an emandako ebazpenaren bidez, ondoren emanen den erabakia hartu zuen:

Cascanteko UER-4 urbanizatzeko proiektuko aldaketa.

Alkatetzaren 2009ko abenduaren 16ko ebazpenaren bidez, Cascanteko Udalak bizitegietarako hiri lurzoruko UER-4 urbanizatzeko proiektua onetsi zuen, UER-4 unitateko konpentsazio batzordeak sustaturik.

Behin obrak hasita, Manuel Blasco Blanco zuzendaritza fakultatiboaren arduradunak, 2010eko uztailaren 23an, UER-4 poligonoaren urbanizazioko sestrak aldatzeko proposamena aurkeztu zuen. Aurkeztutako dokumentazioan adierazten den legez, helburua da aldaera berriak proposatzea bideetako koten definizioan, hirigintzako baldintzak aldatu gabe 3. bideko lubeten neurketetako desbiderapenak ahalik eta txikienak izatea ekarriko baitute.

Udalaren arkitekto teknikoak txostena eman du eta han adierazi du proposatzen den aldaketak ez diola funtsezko aldaketarik ekartzen onetsitako urbanizazio proiektuari eta, beraz, bidezko dela hura onestea.

Adierazi denaren ondorioz eta legez nire eskuetan diren eskudantziak erabiliz,

HONAKO HAU ERABAKI DA:

1.-Cascanteko UER-4 urbanizatzeko proiektuko aldaketaren espedientearen berri ematea konpentsazio batzordeari eta UER-4 unitatean sartutako lurren jabeei. Hamar egun balioduneko epea izanen dute, erabaki hau jaso eta biharamunetik aitzina, espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkezteko.

2.-Erabaki hau jakinaraztea prozeduran interesdun gisa ageri den orori.

Alkate udalburuak agindu eta sinatu du, idazkaria naizen honen aitzinean, Cascanten, 2010eko uztailaren 29an. Fedea ematen dut.

Ezinezkoa izan da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan aurreikusiriko jakinarazpena egitea; hortaz, jakinarazi egiten zaie Lege bereko 59.5 eta 61. artikuluei jarraikiz ondoan jasotzen diren interesdunei: Francisco Javier Jiménez Miramon.

Cascanten, 2010eko irailaren 1ean.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L1014824