101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

DONOSTIAKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Kaleratzeen ondoriozko 243/2010 prozedura

Natividad Arregui Urizar andreak, Donostiako Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

María Isabel Díaz Fernández de Retana, Flor Fernández Elgorriaga eta Miren Aranzazu Genua Arretxe andreek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Donitam S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu diren 243/2010 autoetan, honako hau eman da:

Autoa:

Donostian, 2010eko ekainaren 29an.

Flor Fernández Elgorriaga andreak, María Isabel Díaz Fernández de Retana andreak eta Miren Aranzazu Genua Arretxe andreak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Donitam S.L. enpresaren, Bediruña S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 243/10 prozedura ikusirik eta hurrengoak gertaturik:

Aurrekariak:

Lehenbizikoa.-Epaitegi honetan 2010eko ekainaren 1ean sartu zen idazkiaren bitartez, demandatzaileek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dute epaitegi honek 2007ko maiatzaren 13an emandako autoaren aurka. Izan ere, haren bidez, demandan atzera egintzat jotzen zirela erabaki zen, judizioa 2010eko maiatzaren 13ko 10:30ean egiteko agertu ez zirelako, legezko zitazioa egin zitzaien arren. Abokatuak 10:37an bertaratu zela alegatu zuen, Donostiara sartzeko autobidean auto-ilara handia egotearen ondorioz. Ebazpen hori baliogabetzeko eta judizioa egiteko egun berria zehazteko eskatu zuen.

Bigarrena.-Aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoari erantzuteko alderdi demandatuari eman zaion epea amaitu da, eta autoak ebazpen hau ematearen zain egon dira.

Arrazoibide juridikoak:

Bakarra.-Sánchez Dorronsoro abokatu jaunak berak berraztertzeko errekurtsoan aitortu bezala, ez zen agertu 2010eko maiatzaren 13an 10:30erako ezarri zen judiziora, baizik eta, errekurtsogilearen arabera, zazpi minutu beranduago heldu zen (nahiz eta epaitegiko bulegoetan 10:50ean agertu). Horrez gain, auzi-jartzaileak demandan atzera egintzat jo baino lehen, epaitegiak arrazoizko denboran itxaron zuen, kontuan harturik, gainera, Dorronsoro abokatu jaunak ez zuela telefonoz deitu, judiziora helduko ez zela adierazteko (hori egin ohi da, ustekabeko zailtasunak direla-eta hitzordu judizialera garaiz heldu ezin izaten denean). Epaileak desegokitzat jo zuen, judizioa egiteko asmoz, ordu erdi beranduago aretora itzultzea, abokatuak iradoki bezala, batez ere enpresa demandatuak bertan ez zeudela kontuan izanda. Horrenbestez, aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ezestea erabaki, eta berraztertzeko errekurtsoan errekurrituriko ebazpena berresten dut.

Horiek horrela,

Xedapen zatia:

Ezesten dut Flor Fernández Elgorriaga andreak, María Isabel Díaz Fernández de Retana andreak eta Miren Aranzazu Genua Arretxe andreak aurkeztu zuten berraztertzeko errekurtsoa, epaitegi honek 2007ko maiatzaren 13an emandako autoaren aurkakoa; haren bidez, demandan atzera egintzat jotzen zirela erabaki zen, ez zirelako agertu 2010eko maiatzaren 13an 10:30erako ezarri zen judiziora, legezko zitazioa egin zitzaien arren. Ebazpen judizial hori osorik berresten da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartaraz bekie haren aurka kexa-errekurtsoa jartzen ahal dela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan.

Carlos Tulio Rodríguez-Madridejos Murcia jaunak, Gipuzkoako Lan arloko 3. epaitegiko epaile magistratuak, agindu eta sinatzen du eta, idazkaria naizen aldetik, horren berri ematen dut.

Eta Bediruña S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Donostian, 2010eko ekainaren 12an.-Idazkari judiziala, Natividad Arregui Urizar.

Iragarkiaren kodea: J1012917