100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. ERREF.: 2009-EXT-216 / 2008-RC-1569

Ebroko Ur Konfederazioak 2010eko ekainaren 11n emandako ebazpenaren bidez, amaitu egin dira Fuentes Frías sakanetik ura hartzeko aprobetxamendurako eskubideak, Azueloko (Nafarroa) udal mugapean, ureztaketarako. Aprobetxamendu hori Linares ibaiko eta Azueloren ibaiadarretako Ureztatzaileen Elkarteari eman zitzaion eta Ur Publikoen Aprobetxamenduen Liburuan 28.106 zenbakiarekin inskribatu zen.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko ekainaren 11n.-Komisarioaren ondokoa, hura ez dagoenez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1012840