100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2009-EXT-332 / 2008-RC-1723

Ebroko Ur Konfederazioaren 2010eko ekainaren 18ko Ebazpenaren bitartez, iraungi egin dira Arga ibaitik hartu beharreko uren aprobetxamenduaren eskubideak, Iruñeko udal mugapean (Nafarroa) ureztapenerako erabiltzeko. Aprobetxamendu hori Antonio Urruzola Arreche jaunari eman zitzaion, eta ez dago inskribatuta Ur Publikoen Aprobetxamenduko Liburuan.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko ekainaren 18an.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1012813