100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 17 lanpostu betetzeko oposizioan errekurtsoa jarri da.

Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 17 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen igoeraren eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. (2010eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 26koa).

Antonio Eizaguirre jaunak, Nafarroako Foruzaingoaren Sindikatuaren izenean, gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 8an emandako 124/2010 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez akatsak zuzendu ziren Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 9an emandako 18/2010 Ebazpenean, aipatutako deialdia onetsi zuen horretan. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusian (Navarrería kalea, 39, bigarren solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 4an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1013301