100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROKIETA-ERBITI

Oihan enkantea

Orokieta-Erbitiko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

1. lotea: Zugazmendi alderdian, 5.807 pago, 3.461 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 34.610 euro, gehi dagokion BEZa.

Eskaintzak aurkeztu beharko dira enpresaren sailkapen agiriarekin eta Kontzejuko Diruzaintzan 692,20 euro utzi direla erakusten duen gordekinarekin batean, noiz eta iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hogeigarren egun naturaleko arratsaldeko ordu biak baino lehen.

Kontzejuko Alkatetzan irekiko dira eskaintzak, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo osteguneko arratseko bederatzietan.

Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak Kontzejuko Alkatetzan daude ikusgai.

Orokieta-Erbitin, 2010eko abuztuaren 2an.-Kontzejuko burua, Santiago Echeverría Muguruza.

Iragarkiaren kodea: L1013227