100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Hirigintza hitzarmena, 5. poligonoko 322.
lurzatia kudeatzeko. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2010eko uztailaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea kudeaketarako hirigintza hitzarmena, Jesús Aragón Anduezak eta Mercedes Sanz Izcok sustatutakoa. Xedea da Oltza Zendean indarra duen Udal Planaren hirigintzako baldintzak betetzea, besteak beste, aparkalekuak egitea legez ezarritako plaza kopuruaren arabera, eta 5. poligonoko 322. lurzatiaren frontea bidea izateko lagatzea.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25 eta 26. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Ororbian, 2010eko uztailaren 30ean.-Alkatea, Jose M.ª Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L1013202