100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Aldaketa 2010eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19, 20, 85 eta ondoko artikuluen edukiarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 22.2.i artikuluan ezarritakoarekin bat, argitara ematen da Udalaren 2010. urteko plantilla organikoan eginiko aldaketa, Udalak 2010eko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsi zena. Onespen hori 2010eko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4an, eta hartan emaniko jendaurreko epea haren aurkako inolako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoa bilakatu da. Hona hemen:

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: %35. Egoera: hutsik. Baldintzak: Batasunean Ultzamako Udalarekin, hura baita Batasuneko burua.

Lan-kontratudun finkoak

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: %16. Egoera: jardunean. Baldintzak: euskaraz jakitea, lanaldi laburra (30 ordu astean).

Langile finkoen izenen zerrenda

Mariezcurrena Baleztena, Miren Jaione. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: OL. Osagarria: %16. Zerbitzuak noiztik onartuak: 2002.07.15. Egoera: jardunean.

Odietan, 2010eko uztailaren 22an.-Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1013271