100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Imarkoaingo 3. eremuko U.E. 3.3 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuaren bigarren aldaketa. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2010eko uztailaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Noain Elortzibarko Udal Planeko Imarkoaingo 3. eremuko U.E.3.3 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuaren bigarren aldaketa, Imarkoaingo Kontzejuak, Josefina de Andrés Eusak eta Noain Elortzibarko Udalak sustatua. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako egunkarietan argitaratuko da, 20 eguneko epean, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2008 Foru Legearen 76 eta 151. artikuluei eta hurrengoei jarraituz.

Noain Elortzibarren, 2010eko uztailaren 30ean.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1013164