100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2010eko uztailaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Noain Elortzibarko Udal Planeko Noaingo katastroko 1. poligonoko 147 eta 274. lurzatien xehetasun azterlana, Organización de la Patata en el Pirineo Occidental (OPPOSA) enpresak sustatua. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako egunkarietan argitaratuko da, hogei egunean aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz.

Noain Elortzibarren, 2010eko uztailaren 30ean.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1013154