100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2009ko kontuak jendaurrean

Garinoaingo Udalak, 2010eko uztailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, osoko bilkuraren eta kontuen batzorde bereziaren eginkizunetan, hasiera batez onetsi zuen 2009ko kontuen espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamaborst egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragaten denean, behin betiko onetsitzat joko da 2009ko kontu orokorra.

Garinoainen, 2010eko abuztuaren 2an.-Alkate udalburua, Xabier Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1013142