100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Eraikuntzako ordenantzaren testu bategina argitaratzea

Eraikuntzako ordenantzen testu bategina argitaratzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen 325. artikuluak aldatu baitzuen.

Getze Galarren, 2010eko uztailaren 28an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

GALAR ZENDEAKO UDAL PLANA

Eraikuntzako ordenantza

I. kapitulua

Atarikoa

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza hauek eraikinek bete beharreko baldintza orokor eta partikularrak arautzea dute xede, hain zuzen ere, alderdi teknikoak, eraikuntzakoak, osasunekoak, segurtasunekoak eta zerbitzuen araubidekoak kontuan hartuta.

2. artikulua. Esparrua.

Ordenantza hauek, Hirigintzako Araudi Orokorraren 3. eta 4. artikuluetan adierazten den bezala, antolamendu berriko eraikinetan edo berreraikitzen direnetan aplikatuko dira. Birmoldaketetan ere aplikatuko dira, baldin eta birmoldaketa horien garrantzi, izaera edo neurriengatik Udalak espresuki hala zehazten badu.

3. artikulua. Interpretazioa.

Ordenantza hauen interpretazioa Memoriaren eta Hirigintzako Araudi Orokorraren testuinguru orokorra kontuan hartuta eginen da, lehenbizikoaren asmo eta helburuei jarraituz eta bigarrenaren mende.

Zalantza edo zehaztugabetasun kasuetan, beti eginen da aldez aitzinetik urbanizatzearen, eraikigarritasun, garaiera, bolumen eta dentsitate txikienaren eta gizarte ekipamendu eta zerbitzu gehien antolatzearen alde.

II. KAPITULUA

Definizioak

4. artikulua. Lerrokadura ofiziala.

Kontzeptu hau antolamenduaren ondoriozko jabetzaren araubideari dagokio.

Aldatzen diren kale, plaza edo bideetan, lerrokadura antolamenduko planoetan adierazitakoa da.

Egungo jabetzaren lerrokaduraren eta lerrokadura ofizialaren artean diren lurrak komunikazio eta eremu libreen sistema orokorrean sartuko dira.

5. artikulua. Gehieneko lerrokadura.

Lurzati baten barrenean, eraikin baten fatxadetako bakoitzean eraikitzeko aukerak mugatzen dituen marra da.

Udal Planak, halaber, kasu bakoitzeko lerrokadura egokienak proposatzen ditu zenbait lurzatitarako; betiere, orientagarritzat hartuko dira. Gehieneko lerrokadura eta proposatutako lerrokadura bereizten ez diren lurzatietan azken hori izanen da gehienekoa.

6. artikulua. Nahitaezko lerrokadura.

Karrika baten edo eremu publiko baten diseinuak komenigarri egiten duenean, fatxadaren baten gehieneko lerrokadura nahitaezkotzat jotzen da.

7. artikulua. Atzeraemangunea.

Lerrokadura ofizialaren eta fatxadako lerrokaduraren arteko tarteari erraten zaio atzeraemangune, biekiko norabide elkarzutean neurtuta.

8. artikulua. Eraikinaren garaiera.

Eraikinaren garaiera, behereneko sestratik, fatxadaren lerrokaduran neurtuta, fatxadako hormak kanpoaldetik estalkiko forjatuarekin bat egiten duen goreneko lerroraino dagoen distantzia bertikala da.

9. artikulua. Hegalkinak.

Gorputz irtena da eraikin bateko edozein fatxadatan lerrokaduratik ateratzen den eraikuntza oro, zeinahi materialetakoa dela.

10. artikulua. Eraikineko solairuak.

Solairu kopururako muga fatxada apalenean ezarriko da, betiere. Beraz, maila ezberdinak egoteagatik eraikineko fatxada batean besteetan baino solairu gehiago badira, fatxada horretan neurtuko da solairu kopururako muga.

11. artikulua. Sotoak eta erdi-sotoak.

Ordenantza hauen ondorioetarako, soto edo erdisotoak dira beheko solairuaren kota azpitik dauden guztiak.

12. artikulua. Beheko solairua.

Beheko solairua. Eraikin batean beheko solairua esaten zaio fatxadaren erdiko puntuan lurzatirako sarbidea dagoen kalearen kotatik hurbileneko solairuari.

Inguruko lurrek malda handia badute eta eraikineko fatxadetariko hiruk sotoaren edo erdisotoaren baldintza betetzen badute, beheko solairutzat hartuko da inguruko lurraren mailatik hurbilen dagoena, aipatu hiru fatxadak erreferentzia hartuta.

Gainera, beheko solairu gisa onartuko da kalearen erreferentzia-kotatzat finkatu dena baino 1,65 m gorago dagoena, betiere baldintza hauek betetzen badira:

-Bizigarritasunari buruzko araudia betetzeagatik justifikatzen bada.

-Oinezkoen espaloiarekin edo eremu publikoarekin alderatuta eraikina atzeraematen denean lurzorua eraldatzen bada, horren ondorioz beheko solairuak lurzatiaren aurrealdean inguruko lurzorutik hurbilenekoa izatearen baldintza betetzen duela.

-Lurzoruan eremu publikoaren eta etxebizitzaren artean onartzen den gehieneko malda (definizio horren ondorioetarako soilik) %6koa izanen da.

13. artikulua. Lurgaineko solairua.

Beheko solairuaren eta estalkiaren edo estalkipeko solairuaren artekoei lurgaineko solairu deitzen zaie.

14. artikulua. Estalkipeko solairua.

Estalkipeko solairua da estalkiaren planoaren azpian dagoen goiko solairua, baldin eta estalkiaren ezaugarriek bi forjatuen arteko espazio horretan bizitzeko aukera ematen badute.

III. kapitulua

Eraikinek bete beharreko baldintza orokorrak

LEHENBIZIKO ATALA

Eraikinen kontserbazioa

15. artikulua. Kontserbatzeko betebeharra.

Udalerrian dagoen edozein eraikin motaren jabeek hura kontserbatzeko betebeharra dute, sendotasunari, osasungarritasunari, higieneari eta apaingarriei dagokienez, baldintza egokietan edukita.

Fatxada, etxekarte eta mehelinak, baita argi-patioak ere, eremu publikotik ikusten ez badira ere, egoera onean, garbi, luzituta edo entokatuta egon beharko dute.

Udalak badu ahalmena baldintza hauek betetzen ez dituzten jabeak eraikinaren kontserbazio egokirako komenigarritzat jotzen diren neurriak har ditzaten agintzeko, Udalak berak betebehar edo erantzukizunik izan gabe.

16. artikulua. Apaindura lanak.

Interes turistiko edo estetikoa duten arrazoiengatik, fatxadak edo eremu publikotik agerian diren guneak kontserbatu eta eraberritzeko obrak egiteko agindua ematen ahal du udalak, nahiz eta horiek aitzinetik inongo planetan ez agertu.

Obrak jabeen kontura eginen dira, baldin eta kontserbazio betebeharraren barrenean badaude; aldiz, Udalaren kontura, hura gainditzen badute, interes orokorreko hobekuntzak egiteko.

17. artikulua. Osasungarritasun obrak.

Udalak agindua ematen ahal du ondasun higiezin baten higiene edo osasungarritasun baldintzak hobetzeko, ordenantza hauetako xedapenak kontuan hartuta.

Era berean, aipatu aginduari kasurik egin ezean, Udalak jabearen kontura egiten ahalko ditu obra horiek.

18. artikulua. Behe solairuetako itxiturak.

Behe solairuetako merkataritzako lokalen jabe edo sustatzaileak behartuta daude haiek ixtera, eraikitzen diren unetik beretik.

Lokalak erabili edo ez, itxiturak garbi eta apaindura baldintza egokietan egon beharko du. Horretarako, eraikinarekin eta inguruarekin bat datozen materialak erabiliko dira. Horri dagokionez, akatsik izanez gero, Udalak berak konpon dezake, betiere jabeen kontura.

BIGARREN ATALA

Eraikinen segurtasuna

19. artikulua. Zuhurtasuneko hesiak.

Eraikuntza edo eraispen obrak egiten ari diren eraikin edo orubeen aurrealdeak hesiekin itxiko dira. Gutxienez 2 m-ko garaiera izanen dute eta itxura onean kontserbatuko diren material seguruz eginen dira, hala nola adreiluz, oholez edo aurrefabrikaturiko panelez, betiere egoki margotuak. Hesiak jartzea ez da nahitaezkoa izanen, baldin eta eraikinak itxitura egina badu eta egin beharreko obrek eraginik ez badute eremu publikoan eragozpenik eta arriskurik gabe ibiltzeko.

Eremu publikoa ez bada behar bezain zabala eta, betiere, egin beharreko lanek oinezkoentzat arriskurik badakarte, galtzada modu egokian babestuko da, plataforma edo sareekin.

Hesiak behin-behinekoz jarriko dira, obrek irauten duten bitartean. Beraz, obrak hasi gabe hilabete bat pasaz gero edota hilabeteko etena izanez gero, hesiak kendu eta bidea libre utziko da, betiere babeserako behar diren neurriak hartuta.

20. artikulua. Obra garaian hartu beharreko segurtasun neurriak.

Eraikinak egin edo konpontzen diren bitartean, bertatik igarotzeko arriskurik edo zailtasunik izanez gero, obrako zuzendaritzak edo Udalak agindutako neurriak bete beharko dira.

Materialak obraren barrenean jarri eta prestatuko dira. Hori horrela egitea ezinezkoa bada, Udalak hautatzen duen lekuan jarri eta prestatuko dira.

Aldamioek indarrean dauden laneko segurtasun eta higieneari buruzko araudian ezarritako determinazioak beteko dituzte. Gutxienez 0,75 m-ko zabalera izanen dute eta metro bateko babesa izanen dute solairu bakoitzetik goiti, langileek arriskurik izan ez dezaten. Perimetro eta garaiera osoan sare bat paratuko da, deus kanpora eror ez dadin.

21. artikulua. Jasogailuak eta garabiak.

Materialak goitzeko aparatuak eta garabiak ezin izanen dira eremu publikoan jarri. Bai, ordea, eraikin edo orubearen barrenean edota babeserako hesiaren barrenean. Kasu berezietan salbuespenak eginen dira, betiere Udalaren baimenarekin. Hortaz, proiektu teknikoetan kokalekua aipatuko da, eremu publikoan jarri behar bada.

22. artikulua. Proiektu teknikoa behar ez duten obren segurtasuna.

Ez da beharrezkoa izanen proiektu teknikoa aurkeztea mantentze, margotze, teilaberritze eta gisako obretarako. Halaber, eraikinen barnean espazioaren banaketan aldaketarik egin gabe eta bizigarritasun baldintzak aldatu gabe egiten diren obra txikietarako ere ez da beharrezkoa izanen proiektu teknikoa aurkeztea.

Jasogailuak, garabiak edo aldamioak jartzea beharrezkoa den obretarako, aurkeztu beharko da fakultatibo eskudunak egindako ziurtagiria, zeinetan hark bere gain hartuko baitu aipatu tresnen diseinuaren eta obrako martxan jartzearen egokitasuna. Baldintza hori ez bada betetzen ez da eraikitzeko lizentziarik emanen.

23. artikulua. Egituran eragina duten zaharberritze obretako segurtasuna.

Eraikina zaharberritzeko obrek egiturako elementuak ukitzen badituzte edo egituran eragina badute, fakultatibo eskudunak egindako proiektuan agertuko dira egituraren karga-baldintzak, obrak egin aitzin eta obrak egin ondotik, eta obrak egiteko beharrezko diren eskoramenduak.

Modu berean, zehaztu beharko da eraikina okupatuta dagoen ala ez. Bizilagunek, eurek edo horretarako eskuordetutako pertsonak, dokumentu horiek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien ohar teknikoak egiten ahal dituzte.

24. artikulua. Aurri egoeran dauden eraikinak eskoratu beharra.

Eraikin bat aurri egoeran badago edo eraikineko elementuren batek ondasunen edo jendearen segurtasunerako baldintzak ez baditu betetzen, jabeak eskoratu beharko du. Horretarako fakultatibo eskudunak proiektua egin beharko du eta obraren erantzukizuna bere gain hartuko duen zuzendaria izendatu beharko da, baita lizentzia eskatu eta eskuratu ere. Herritarrek ezin izanen diote uko egin beren jabegoko eraikinetan eskoratzeko behar adina elementu jartzeari.

Udalak ofizioz deklaratzen ahal du eraikin bat eskoratu behar dela, baita eskoramendua egin ere, jabearen kontura, hark egiten ez badu.

Obra bateko fakultatibo zuzendariak edo finka nahiz instalazio baten egoera aztertzeko ardura duenak uste badu eskoramendua paratzea atzera ezinezko urgentziaz egin behar dela, berehala egiteko agindua eman dezake, betiere Udalari horren berri emanez, lizentzia eskatuz eta behar diren tasak ordainduz.

Eraikin bat bota ondoren, ondoko finkak eskoratu behar badira, Udalari nahitaez eman behar zaio horren berri. Horretarako proiektua aurkeztuko da, fakultatibo eskudunak eginiko planoekin eta memoriarekin.

25. artikulua. Aurri egoeraren adierazpena eta eraisteko erabakia.

Eraikinaren aurri egoeraren deklarazioa eta osorik edo partzialki eraisteko erabakia, baita higiezinaren bizigarritasunari buruz emandako xedapenak nahiz bizilagunek hura utzarazteari buruzkoak ere, lotu beharko zaizkio Lurzoruari buruzko 1992ko Legearen Testu Bateginaren 247. artikuluan xedatutakoari, Diziplinari buruzko Erregelamenduko 18-28 artikuluen tramitazio eta norainokoak kontuan hartuta.

Jarduketa horiek, betiere, intereseko eraikin eta elementuen katalogoan ezarritakoari egokituko zaizkio.

Aipatu eraikin edo elementuak eraistea galarazia dago eta nahitaezkoa da haiek zaharberritzea.

Aurri deklarazioa baino lehen, beti egin beharko da alde biko espedientea, zeina hasiko baita higiezinaren jabeak edo bertako bizilagunek eskatuta, Udalaren ofiziozko ekimenez edo salaketa baten ondorioz.

Jabearen borondatez eraisten bada, eskaerarekin batera aurkeztu beharko da fakultatibo eskudunak egindako eraisteko proiektua.

26. artikulua. Eraispenak, lurrerauzketak eta betelanak.

Laneko segurtasun eta higieneari buruz indarrean dauden araudietan xedatuari jarraituz eginen dira aipatu obrak, eta obra zuzendaritzaren oharrei jarraituko zaie.

Etxegilea behartua dago eginbehar egoki guztiak bideratzera, ondoko etxe eta eraikinen egonkortasuna segurtatzeko.

Eremu publikoaren sestratik gorako lur batean den orubea erauzten ahal da, baldin inguruan dabiltzanen segurtasuna bermatu, obren ingurua hesitu eta hautsa edo eragozpenak saihesten badira.

Inoiz ezin izanen da lurrik edo obra hondakinik eremu publikoan utzi, eta erortzen diren materialak, lohia edo hautsa garbitu beharko dira.

Udalak baimendutako zabortegira eraman beharko dira obra hondakinak, lurra edo obretako beste edozein material. Debekatua dago nonahi botatzea.

27. artikulua. Zangak.

Behar bezain zabala izanen da indusketaren zabalera, lanak eskoramenduz egin ahal izateko adinakoa; gutxienez ere, 0,60 metro zabal izanen dira 1,50 m arteko sakontasuna duten zangak; 0,70 metro zabal, 2 metro artekoak eta 0,80 metro zabal 3 metro artekoak; 3 metro baino sakonagoak metro bat zabal izanen dira, gutxienez ere. 2 metroko sakontasuna badu edo gehiago, eskuko eskailerak jarriko dira.

Indusketa 1,50 m-ko sakontasunera iristen denean, oholak (4 metro luze eta 0,20 metro zabal) jarriko dira aldeetan, eta trabes-eskora, tako edo krikekin tinkatuko da, behar adinako erresistentzia bermatzeko kopuruan eta moduan.

Ondoan eraikinik bada, hormak eskoratuko dira.

Egunez eta gauez ikusteko moduko abisuak ezarriko dira inguruan dabiltzanen segurtasuna bermatzearren, baita oholak ere, lurraren mailatik 30 cm gorago, gutxienez ere.

Ez da lurrik pilatuko zanga ondoan, haren ertzetik 60 cm baino hurbilago, ezta haren gehiegizko kopurua edo pisua ere, egonkortasunagatik.

Betiere, lanak zuzentzen dituen teknikariak zangak behar bezala egitearen eta seguruak izatearen ardura hartuko du.

HIRUGARREN ATALA

Eraikinek bete beharreko eraikuntza baldintzak

28. artikulua. Oztopo arkitektonikoak kentzea.

Jendearentzat, oro har, irekiak diren eraikin edo instalazio egin berrietan edo eraberritze lanak egiten direnetan, beharrezko neurriak hartuko dira ezinduak aisa sartu eta erabil ditzaten. Hori guztia Oztopo fisiko eta zentzumenekoei buruzko 4/88 Foru Legeak ezarritako moduan eginen da. Proiektu teknikoen memorian arau eta erregelamendu horiek betetzen direla ziurtatuko da.

29. artikulua. Tximiniak eta sutegiak.

Artikulu honetan arautzen dira etxekoentzako erabilerako instalazioetatik eta berokuntza sistema indibidualetatik kanporatzen diren ke eta gasak. Gainerako instalazioetan jarduera sailkatuen ordenantzetan ezarritakoa beteko da.

Debeku da mota guztietako patio eta fatxadetatik kanpora kea ateratzea, non ez den hodi egokien bidez goitiago eramaten, puntu horren parean, eraikinaren kanpoko estalkiaren gainetik.

Norberaren edo beste baten beste etxebizitza batera 2 metro baino gutxiagoko distantzia bada, estalki garaienaren gainetik kontatuko da.

Tximiniak ez baditu aipatu baldintzak betetzen, eraikina gero egin delako, goitiago altxatu beharko da, arauzko garaieraraino eta jabearen kontura.

30. artikulua. Ura bildu eta isurtzea.

Eraikin berrietako lurzatiaren barreneko saneamenduak euri ura biltzen dela bermatuko du, baita euri ura eta ur beltzak zein bere aldetik isurtzen direla ere, nahiz eta puntu horretan sare orokorra batera izan.

Lehendik dauden eraikinetan, Udalak barneko instalazioa egokitzeko agindu ahalko du, jabeen kargura, euri ura eta ur beltza bereizteko.

31. artikulua. Zimenduak eta hormen drainadura.

Etxe eta eraikinetako zimenduak ez dira eremu publikoan sartuko zapatekin eta beste elementuekin. Kanpotik, jabari publikoko lurrean, drainatzeko hodiak jarri behar badira, Udalak baimen espresa eman beharko du eta zein diren eskubide eta betebeharrak argitu, bai mantentze-lanetarako bai instalazio horretan egin beharko liratekeen obretarako.

32. artikulua. Kanpoko instalazioak.

Instalazio berri guztiek behar dute obra lizentzia; berariaz, errotuluek, instalazio erradioelektrikoek eta aireztatzekoek, estalkien gainean jarri ohi baitira. Eraikin berrietan eta halako munta bateko zaharberrituetan kableak ez dira zilegi fatxaden kanpo aldetik.

Erregaia pilatzen duten instalazio partikularrak ez dira begi bistan egonen kanpotik. Horretarako, biltontziak lur azpian egonen dira, ahal dela. Bestela, begietatik ezkutatuko dituzten hesiak proiektatu eta ezarriko dira. Gas bonbonak, haien araudia betetzeaz gain, irizpide orokor hori betetzeko moduan ezarriko dira.

IV. kapitulua

Etxebizitzen baldintza partikularrak

33. artikulua. Bizigarritasun baldintzak, irisgarritasuna eta gutxieneko programa.

Etxebizitzen bizigarritasun baldintzak, azalerak eta gutxieneko programa Nafarroako Gobernuak unean uneko bizigarritasun tramitean eskatutakoak izanen dira. Gaur egun bizigarritasun tramitea 184/1988 Foru Dekretuak arautzen du. Horrez gain, baldintza hauek bete behar dira:

-Egongela, sukalde eta logelen gutxieneko garaiera 2,50 m-koa izanen da.

-%16 m²-ko azalera duen egongela bat egonen da gutxienez. Egongela eta sukaldea gela bakarra baldin badira, azalera gutxienez 20 m²-koa izanen da.

-Eraikinek ez dute kanpoaldean eskailerarik izanen goiko solairuetako etxebizitzetara igotzeko, lurraren topografia bereziagatik beharrezkoa den kasuetan izan ezik.

34. artikulua. Instalazioen baldintzak.

Iturriko uraren horniduraren, saneamenduaren, argindarraren, argiztapenaren, berokuntzaren eta etxebizitzetako gainerako instalazioen baldintzak Nafarroako Gobernuak unean uneko bizigarritasun tramitean eskatutakoak izanen dira. Gaur egun bizigarritasun tramitea 184/1988 Foru Dekretuak arautzen du. Horrez gain, baldintza hauek bete behar dira:

-Saneamenduko instalazio guztiak hodi biltzaile publikoarekin lotu behar dira. Hiri lurzoruan edo lurzoru urbanizagarrian ez da putzu septikorik onartuko, ezta ura arazteko beste inolako sistemarik ere.

-Ura hodi biltzailera grabitatez isurtzerik ez badago, ura ponpatzeko instalazioak baimendu ahalko dira, lurzatiaren barnean, betiere ura maldan behera iris dadin harguneko kutxetara.

V. kapitulua

Jarduera ekonomikoko instalazioek
bete beharreko baldintza partikularrak

LEHENBIZIKO ATALA

Baldintza orokorrak

35. artikulua. Kokalekua.

Ez dira baimenduko bere jarduerarako bakar-bakarrik sotoa edo erdisotoa okupatzen duten lokalak. Eraikin baten lurgaineko solairuetan eta sotoan baimenduko dira, baldin eta zuzenean komunikatuak badaude beheko solairuko lokalekin, zeinak jarduera bererako erabiliko baitira.

Solairuarteak eraikitzea galarazia dago.

36. artikulua. Osasun zerbitzuak.

Negoziorako lokal guziek komuna izanen dute, gutxienez 1,50 m²-koa eta bezeroen eremuarekin komunikazio zuzenik gabea.

Komunak komunontzi eta konketa izanen ditu, dagokien erroilu-euskarri, toalla-euskarri, xaboi eta ispiluarekin.

Airea berrituko da, kanpoko aldera, ateratze bortxatuko 200 cm²-ko hodiaren bidez edo kanpo aldera irekitzen den leihoaren bidez. Horretaz aparte, komuna sabairaino alikataturik egonen da.

37. artikulua. Aireztapena.

Negozioetarako lokal guztiek izan beharko dituzte aireberritzeko sistema natural edo artifizialak, gutxienez 5 berritze/orduko bermatuko dutenak.

38. artikulua. Suteen aurkako neurriak eta segurtasunekoak.

Negozioetarako lokal guziek bete beharko dituzte eraikuntzari buruz indarrean dagoen NBE-CPI 96 araua, haren eranskinak eta arlo honi buruz aldarrikatzen ahal diren bertzelako arauak.

BIGARREN ATALA

Ostalaritzako establezimenduek bete beharreko baldintza partikularrak

39. artikulua. Definizioa.

Ordenantza hauen ondorioetarako, ostalaritzako establezimendutzat hartuko dira ostatu-emateko instalazioak, ostatu-tabernak, jatetxeak, elkarte gastronomikoak eta antzekoak.

40. artikulua. Gutxieneko programa.

Ostalaritzako establezimenduek erabiltzaileentzako eremua izanen dute, 15 m²-koa gutxienez, eta bi komun, gizonentzat eta emakumeentzat bana, konketa eta komun-zuloz hornituak, bezeroen eremutik bereiz egonen direnak komun-aurre bat dela medio. Komun bakoitzaren gutxieneko azalera ez da 1,50 m² baino txikiagoa izanen. Sukalderik baldin bada, 8 m²-tik gorakoa izan beharko du.

41. artikulua. Instalazioak.

Instalazioetan sukaldeko kea estalkiraino ateratzeko sistemak jarriko dira, ordenantza hauetan ezarritakoaren arabera.

Sukaldean gutxienez harraska bat izanen da, eskuekin ukitu gabe eraginen zaiona.

Sukaldeetan zoladura hidraulikoa izanen da eta sabairaino alikatatuak egonen dira. Paramentu bertikalek beren artean nahiz lurrarekin bat egiten duten puntuetan, ertzen garbiketa erraztuko duten tutuerdiak jarriko dira.

Sukaldeko argi guztiek lanparak babesteko galiboak izanen dituzte, istripurik izan ez dadin.

42. artikulua. Oharra.

Aitzineko artikuluetan aipaturiko determinazioez gain, ostalaritzako establezimenduek jarduera sailkatuei buruzko ordenantzetan ezarritakoa ere bete beharko dute.

HIRUGARREN ATALA

Elikagaien saltokiek bete beharreko baldintza partikularrak

43. artikulua. Definizioa.

Ordenantza hauen ondorioetarako, elikagai saltokitzat hartzen dira elikagaiak erabili eta saltzen dituztenak, hala nola, okindegiak, harategiak, urdaitegiak, arraindegiak, janaridendak, supermerkatuak, etab.

44. artikulua. Gutxieneko neurriak.

Elikagaien saltoki guztietan, gutxienez, bezeroentzako eremu bat izanen da, 10 m²-koa, eta komun bat, aipatu eremu horretatik bereiz.

45. artikulua. Osasun neurriak eta instalazioak.

Lokaleko zoladura hidraulikoa izanen da. Estaldurak eta paretak geldoak eta garbigarriak izanen dira; paramentu bertikalek beren artean nahiz lurrarekin bat egiten duten puntuetan, ertzen garbiketa erraztuko duten kaina erdiak paratuko dira

Janariak erabiltzen diren tokietan hustubide sifonikoak izanen dira.

Sukaldeko argi guztiek lanparak babesteko galiboak izanen dituzte.

Halaber, konketa edo harraska bat, gutxienez, izanen da, eskuekin ukitu gabe eraginen zaiona.

Aireberritzeko zuloetan sareak edo bestelako elementuak jarriko dira, intsektuak barrenera sar ez daitezen.

46. artikulua. Oharra.

Aitzineko artikuluetan aipaturiko determinazioez gain, elikagaien saltokiek jarduera sailkatuei buruzko ordenantzetan ezarritakoa ere bete beharko dute.

LAUGARREN ATALA

Bulegoetako lokalek bete beharreko baldintza partikularrak

47. artikulua. Definizioa.

Ordenantza hauen ondorioetarako, lanbideko langelak edo zeregin administratiboetarakoak, bankuak etab. dira bulegoko lokalak.

48. artikulua. Gutxieneko neurriak.

Solairuko azalera, gutxienez ere, 6 m²-koa izanen da eta bolumena, berriz, 15 m³-koa edo handiagoa.

49. artikulua. Osasun zerbitzuak.

Bulegoko lokaletan, gutxienez ere, komun bat egonen da, konketa eta komun-zuloz hornitua, 100 m²-ko azalera edo zatiki bakoitzeko.

50. artikulua. Aireberritzea eta argiztapena.

Bulegoetarako lokaletako lan eremuek, kanpoko baoei dagokienez, etxebizitzek bezalako baldintzak bete beharko dituzte.

Airea berritzeko sistema mekanikoak jartzen ahalko dira, airea orduro 5 aldiz berritzea bermatzen badute.

BOSGARREN ATALA

Industriako eraikinek, biltegiek eta lantegiek bete beharreko baldintza partikularrak

51. artikulua. Definizioa.

Industria, biltegi eta lantegitzat hartuko dira kontsumorako edozein produktu fabrikatu, manipulatu edo biltegiratzeko erabiltzen diren eraikin edo lokalak, salbu eta automobilentzako lantegiak eta nekazaritza eta abeltzaintzako instalazioak; horiek kapitulu honetako seigarren eta zazpigarren ataletan arautuko dira.

52. artikulua. Baldintza orokorrak.

Industria, biltegi eta lantegi guztiek laneko segurtasun eta higienearen arloko Ordenantza Orokorrean xedatuta dagoena beteko dute (Lan Ministerioaren Agindua, 1971ko martxoaren 9koa), baita jarduera mota bakoitzerako berariazko erregelamendu eta ordenantzak ere.

53. artikulua. Gutxieneko neurriak.

Industria edo lantegi guztiek 5 m²-ko azalera eta 15 m³-ko bolumena izanen dute, gutxienez ere, behargin bakoitzeko.

Gutxieneko azalera 20 m²-koa eta garaiera 2,50 m-tik gorakoa izanen dute, gutxienez ere; azken hori 2,10 m-koa izaten ahal da biltegi aldeetan, langileek eskuarki erabiltzen ez dituzten geletan.

54. artikulua. Osasun zerbitzuak.

10 langiletik gorako enpresetan, lokalek 2 m² izanen dute pertsona bakoitzeko aldagela eta komunetan; komun-zulo bat lanaldi berean ari diren 15 langilerentzat, eta 10entzat emakumezkoak badira.

10 langiletik beherako enpresetan komun-zulo bat eta konketa bat eskatuko da, gutxienez ere; halako bi izanen dira 5 langiletik gora badaude. Komun horiek lan eremutik bereizita egonen dira.

55. artikulua. Instalazioak.

Establezimendu guztiek baldeko urarentzako hustubideak izanen dituzte, baita garbiketarako hustutegia ere.

Laneko lokalek argiztatze artifiziala izan beharko dute, 200 lux-ekoa gutxienez lurretik 80 cm-ra neurtuta.

Lan administratiboko aldeetan bulegoko lokaletarako bezalako argiztatze naturala eta aireztapena eskatuko dira.

56. artikulua. Oharra.

Aitzineko artikuluetan aipaturiko determinazioez gain, industria, biltegi eta lantegiek Udal Plan honetako Jarduera Sailkatuei buruzko Ordenantzetan ezarritakoa ere bete beharko dute.

SEIGARREN ATALA

Garaje eta aparkalekuek bete beharreko baldintza partikularrak

57. artikulua. Definizioa.

Ordenantza hauen ondorioetarako, garaje-aparkaleku deitzen zaie edozein ibilgailu edukitzeko eraikitzen diren toki guztiei, eraikita egon edo aire zabalean.

Autoak zaindu eta konpontzeko lokalei autoen lantegi deituko zaie, garbitzeko eta koipeztatzeko zerbitzuak barne.

58. artikulua. Gutxieneko neurriak.

Aparkatzeko plaza bakoitzak gutxienez 2,20 x 4,50 m 4,70 metro izanen ditu. Kopurua ez da ondokoari dagokiona baino handiagoa izanen: 20 m² ibilgailuko, barneko aparkalekuetan eta 15 m², kanpoko aparkalekuetan.

Aparkaleku estalien gutxieneko garaiera, edozein tokitan, ez da 2,10 m baino txikiagoa izanen.

59. artikulua. Sarbideak.

Garaje-aparkalekuek eta autoen lantegiek sartzeko eremu bat izanen dute, 3 m zabal eta 5 m sakon eta zoru horizontalekoa, zeinetan ezin izanen baita inolako jarduerarik egin.

60. artikulua. Osasun zerbitzuak.

500 metro koadrotik gorako azalera duten garaje edo aparkalekuek gutxienez ere komun bat izanen dute, konketaduna.

Arlo honi dagokionez, autoen lantegiak industriako eraikinak bezala arautuko dira.

61. artikulua. Segurtasun neurriak.

Garaje-aparkalekuetan nahiz autoen lantegietan, oinezkoen bidea markatuta eta inor autoz ez harrapatzeko moduan egonen da.

Eremu publikora ematen duten sarbideetan nahitaezko zirkulazio seinaleak jarriko dira, inguruan dabiltzanei ohartarazteko.

Oinezkoak kanpotik sartzeko bidea ibilgailuen sarbidetik aparte egonen da; gutxienez ere, 90 cm-ko zabal izanen da.

62. artikulua. Oharra.

Aurreko artikuluetan aipaturiko determinazioez gain, garaje-aparkalekuek eta autoen lantegiek Udal Plan honen jarduera sailkatuei buruzko ordenantzetan ezarritakoa ere bete beharko dute.

ZAZPIGARREN ATALA

Nekazaritza eta abeltzaintzako instalazioek beharreko baldintza partikularrak

63. artikulua. Definizioa.

Ordenantza hauen ondorioetarako, nekazaritza eta abeltzaintzako instalazio deitzen zaie nekazaritza, abeltzaintza edo oihangintzako ustiapen, biltegiratze edo produkzioarekin zerikusia dutenei.

Abeltzaintzako instalazio deitzen zaie Udal Plan honen jarduera sailkatuei buruzko ordenantzetan hala definitzen direnei.

64. artikulua. Distantziak.

Lehen aldiz ezartzen diren abeltzaintzako instalazioetatik, Udal Plan honen hiri-lurraren perimetroraino gutxienez 300 metroko distantzia egon beharko da.

Instalazio horietatik lurzoru urbanizaezinean dauden etxebizitzetara gutxienez 50 metro izan beharko dira. Distantzia hau txikiagoa izaten ahal da, baldin eta etxebizitza horietako jabeek idatziz baimena ematen badute.

Adierazi diren distantzia horiez gain, jarraian adieraziko diren berariazko kasuetarako honako distantzia hauek utzi beharko dira:

-Komunikazio bideetaraino, 1986ko urriaren 10eko Errepideen Foru Legean ezartzen direnak.

-Ur ibilgu naturaletaraino eta kontsumorako ez diren putzuetaraino, 35 m. Bainurako ohikoak diren eremuetaraino, 200 m.

-Hornidurarako putzu eta iturburuetaraino, 200 m.

-Eremu babestu eta parkeetaraino, 200 m.

-Hiltegietaraino, 1.000 m.

65. artikulua. Higiene- eta osasun-baldintzak.

Nekazaritza abeltzaintzako instalazio horiek ezin izanen dute ke, usain edo zaratengatik inolako eragozpenik sortu.

Horri dagokionez, Udalak eskumena dauka beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak eskatzeko.

Instalazioen lurzorua iragazgaitza izanen da, ardi aziendarako izan ezik.

Hormek barnealdean gutxienez zarpiatuak izan beharko dute, zementuzko morteroz.

Desinfektatzeko eta arratoiak hiltzeko jarduerak egin eta kontrolatuko dira.

Instalazioak zuzeneko aireztapena izanen du.

Jabeak ingurua garbi eduki beharko du, batez ere galtzadak.

66. artikulua. Oharra.

Aitzineko artikuluetan aipaturiko determinazioez gain, abeltzaintzako instalazioek jarduera sailkatuei buruzko ordenantzetan ezarritakoa ere bete beharko dute.

VI. kapitulua

Baldintza formal eta estetikoak

LEHENBIZIKO ATALA

Antolatutako bizitegi unitateen baldintza orokorrak

67. artikulua. Irizpide orokorrak.

Orokorrean, eraikinak tokian tokiko hiri-ingurunera egokituko dira eta, hartara, osagaiak, eraikuntzaren ezaugarriak eta materialak inguruko eraikinen arabera hautatuko dira, lehenagotik zegoenarekin bat egin dezaten elkarrekin ongi hartuta.

Eraikuntza-eredu berbera duten eraikin batzuk eraikitzen direneko jarduketetan, soluzio formalak errepikatzea saihestuko da.

Balorazio orokor hori aztertuko da proiektuak onestean, are ondotik etortzen diren artikuluetako irizpideetan hitzez hitz zer adierazten den erreparatu gabe ere.

68. artikulua. Eraikin katalogatuak.

Plan honetako intereseko eraikin eta elementuen katalogoan dauden eraikuntza guztietan, kontserbatu edo, hala behar denean, lehengoratu egin behar dira katalogo horretan sartu izana justifikatzen duten berezitasunak, dokumentuan bertan azaltzen direnak.

Ez da onartuko eraikinaren jatorrizko ezaugarriak hondatuko lituzkeen jarduketarik. Bereziki, debeku da eraikuntzako materialen ordez imitaziozkoak jartzea (zurezko teilatu-hegalen edo harrien ordez hormigoia, etab.).

Debekaturik dago, halaber, eraikinaren ikuspegian traba egiten duen edozein elementu, hesi, eguzki-oihal, aireko biltegi etab. instalatu edo eraikitzea.

Intereseko eraikinen katalogoko fitxek eraikin bakoitzean egin litezkeen jarduketetarako arau esparrua ezartzen dute.

69. artikulua. Eraikin katalogatuetatik hurbil dauden eraikinak.

Katalogatu gabeko eraikinak zaharberritu edo eraikitzeko obretan, inguruan intereseko eraikin edo elementuren bat izanez gero, horrekin bat datorren emaitza lortu behar da, bai materialen erabileran bai fatxaden konposizioan.

70. artikulua. Eraikin osagarriak eta eranskinak.

Zein eraikini erantsi edo lotzen zaizkion, harekin adosten saiatuko dira. Bat heldu diren artikuluetan eraikin nagusiarentzat aipatu baldintza berak ezarri dira haientzat.

Udal mugape osoan terraza garden estaliak eraikitzen ahalko dira, estalkiaren faldoiek terrazak hartzen duen azalera guztia hartzen badute. Estalita baina itxi gabe dagoen bolumena ez da zenbatuko Ordenantza honetan araututa ez dauden ondorioetarako.

Estalki laua duten eraikinak egitea baimentzen ahalko da, terraza gisa erabiltzeko, baldin eta dauden lekuan bistaren gaineko eraginik sortzen ez badute.

Lurzati pribatuetan barbakoak instalatzea baimengarria da, baldin eta gutxienez 3 m-ko distantzian eraikitzen badira eremu publikoraino, eta bistaren gaineko eraginik sortzen ez badute.

Ez da onartuko barbakoak eraikinaren aurrealdean, fatxada nagusian jartzea.

Barbakoak zein eraikini lotzen zaizkion, harekin adosten saiatuko dira ezaugarri estetiko eta formalen aldetik.

Lurzati pribatuan mahaitxoak eraikinaren lerrokaduretatik kanpo jartzea onartuko da, baldin eta aldi baterako jartzen badira, eta udan soilik.

BIGARREN ATALA

UO.1 guneen baldintza partikularrak

71. artikulua. UO.1 unitate antolatuaren eremua.

Gune tradizionalak. Gune tradizionalen multzoak osatzen duen antolamendu-eremua da. Helburua, gune tradizional horietan, eraikin berrietan Zendeako herrien nortasun propioaren ezaugarriak zaindu eta mantentzea da.

72. artikulua. Fatxadako elementuen konposizioa.

Balkoi, leiho eta ateetako baoek eta fatxadetako gainerako elementuek inguruko konposizio arau tradizionalak bete ditzatela eskatuko da.

Horretarako, konposizio ardatz bertikalak ezarriko dira eta solairu bakoitzeko baoak ardatz horien arabera kokatuko dira.

Leihoen gehieneko zabalera 1,40 m izanen da, eta betiere leiho horien garaiera ken 20 cm, edo txikiagoa, 2 metro baino gutxiagoko garaiera duten estalkipeko solairuetan izan ezik, horietan proportzioa diferentea izaten ahal delako.

Balkoi-ateen kasuan, gehieneko zabalera berbera ezarriko da, garaierari 80 m kenduta. Bi baoren arteko gutxieneko tarte bertikala 40 cm-koa izanen da.

Beheko solairuko baoak fatxadetako konposizio ardatzen arabera kokatuko dira.

Mota guztietako establezimenduen aurrealdeak eraikinaren bao arkitektonikoa eratzen duten lerro horien barnean apainduko dira eta apaingarriek ez dute fatxadako beste alde batzuk hartuko.

73. artikulua. Fatxadako materialak.

Eraikinen kanpo itxiturek karga-hormaren itxura izanen dute. Leku berezi batzuetan arkupedun arkitekturaren elementuak onartzen ahalko dira, karrerape, ataripe eta abarrek berezko dituztenak, aurreko irizpide orokorrarekin bat datorren moduan.

Erabiliko diren materialak izanen dira entokadura pintatuak, betiere eraikuntza multzoarekin bat datozen koloreekin pintatuak, landutako edo landu gabeko harrizko horma, adreilu zaharreko bilbadura eta horma-atalak, bertako eraikin tradizionaletan agertzen den moduan.

Izkinako elementuak nabarmendu nahi direnean, hareharri horia erabiltzen ahalko da. Gutxieneko neurria 15 cm izanen da.

Ate eta leihoetako azpaduretan, aurreko lerroaldeko irizpide berberei jarraituko zaie. Ez dira gezurrezko zurezko burukoak onartuko.

Zokaloak zarpiatuak izaten ahalko dira, akaberako testuran tonu pixka batekin, edo harrizkoak. Harrizko plakazko estaldura jarraituak onartuko dira, inoiz ere ez harlauzak, baina bai bistako harlangaitza.

74. artikulua. Estalkiak.

Estalkiak maldan izanen dira bi, hiru edo lau isurialdeko usadioko soluzioetan. Zeramikazko teilekin estaltzeko egokia den malda izan beharko dute, hori baita baimentzen ahal den material bakarra.

Ez da onartzen estalkiaren planotik ateratzen diren terraza lauak eraikitzea. Orokorrean, planoetan etenuneak sartzeagatik behartzen diren soluzioak saihestuko dira.

Estalkiko isurkiak teilatu-hegalen bidez luzatuko dira. Teilatu-hegalak makurtuak izanen dira bi isurkiko estalkietan eta horizontalak lau isurkiko teilatuetan.

Teilatu-hegalei eusten dieten elementuak zurezkoak izanen dira eite tradizionaleko eraikinetan, alde batera utzita nola antolatzen den estalkiko forjatuaren egitura.

Teilatu-hegalek ez dituzte izanen zuraren imitaziozko materialez egindako euskarriak.

Estalkiko planoen gainetik txapitulak, argizuloak, tximiniak eta antenak besterik ez da onartuko.

Txapitulak eraikinaren gainerako eraikuntza sistemetara egokituko dira, egikera tradizionalekin bat. Gainerako estalkiak baino malda txikiagoa izaten ahalko dute eta gailurra betiere horizontala izanen dute.

Estalkiko leihoaren moduko argizuloak egiten ahalko dira, zurgintzako elementuak teilen planoaren mailan badituzte eta haren egikerak hezetasunari, beroaren galerari eta abarri gainerako leihoek bezala aurre egiten badie.

Halaber lukanak egiten ahalko dira gailurretan, isurialde birekin edo lau isurialderekin, usadioko linternen antzera, eraikinaren barnealdea egoki argiztatu eta aireberritzeko. Estalkiko planoen mailarekiko aldea gehienez 0,90 metrokoa izanen dute, eta plano horien paraleloak izanen dira.

75. artikulua. Arotz lanak.

Baoetako arotz lanak zurezkoak izanen dira, hura pintatua edo bere kolorekoa izan. PVC eta gisako material sintetikoak eta aluminio lakatuak erabiltzea zilegi da.

Erabili beharreko kolorea zurak berezko duena izan beharko da, tindu naturalekin.

Arotz lan batzuetan kolorea erabiltzeak eraikinaren fatxadako gainerako arotz lanak kolore berean pintatzea dakar. Egituretako eta estalkiko zurezko elementuak tindaturik nahiz beren kolore naturalean izaten ahal dira, gainerako arotz lanak pintaturik badaude ere.

Udalak obra bitartean erabilitako kolore eta tonuak ikuskatzen ahalko ditu eta berriz ere pintatzea agintzen ahalko du hasiera batean onetsitakoak ez badira.

Hortaz, proiektu teknikoek alderdi hauek zehatz-mehatz aipatu beharko dituzte.

Kanpoaldeko argi-estalkiak kontraleihoak izanen dira betiere. Salbuespenez pertsianak baimentzen ahalko dira, aipatu soluzioa teknikoki korapilatsua baldin bada halako leihateetako bao batzuek dituzten ezaugarri eta luze-zabalengatik, edo eremu publikotik ikus badaitezke. Gauza berberak kontuan hartuko dira harrizko azpadurak dituzten baoetan.

76. artikulua. Balkoiak.

Balkoiak zurezkoak izanen dira. Zoruaren euskarriek gutxienez 14 x 10 cm-ko neurriak izanen dituzte. Zati irtena, guztira, ez da izanen 1,20 m-tik gorakoa. Balkoietako zorua zeramikazkoa izan daiteke. Solairuaren azpialdea zurezko oholtza izanen da, soluzio egokiaren bidez egina, eta inoiz ez du 10 cm-tik gorako lodiera izanen. Karelak betiere gardenak izanen dira, hau da, usadioko barandak, metalezkoak nahiz zurezkoak izan.

77. artikulua. Begiratokiak.

Begiratokiak zurezkoak izanen dira. Arotz lanen piezakatzeak beirazko elementuen tamaina mugatzera joko du, usadioko begiratokietan bezala.

Gehieneko hegaldura 80 cm-koa izanen da. Barrenetik garbitzeko modukoak izanen dira kristal guztiak.

Begiratokia fatxadari atxikitako elementu autonomo gisa tratatuko da. Ondorioz, haren estalkia eraikinaren estalkitik bereizten ahalko da metalezko xaflen eta antzekoen bidezko soluzioetan.

78. artikulua. Hegalkinak.

Lerrokadura ofizialetik nabarmentzen diren gorputz irten gisa balkoiak eta begiratokiak soilik onartuko dira, sestra baino 3,5 metro gorago, gutxienez, fatxadako puntu bakoitzean neurtuta. Lerrokaduratik gehienez ere metro bat irteten ahalko dira. Gehieneko dimentsio hori eta hegalkina egoteko aukera mugatuta egonen da. Izan ere, hegalkinetik gutxienez 6 metroko tartea izan behar da kalearen beste aldean aurrez aurre baimenduta dauden hegalkinetaraino.

Fatxadako horma-atal osoa lerrokaduratik irtetea onartuko da, herri-arkitekturan ohi denez, mentsulen gaineko albo-hormak egiten badira. Hegaldura 30 cm-koa izan daiteke solairu bakoitzeko, eta gehienez ere 60 cm-koa. Aurreko lerroaldeko mugak errespetatuko dira, kalearen zabalera librea gutxienez 6 metrokoa izateari dagokionez.

79. artikulua. Finketako itxiturak.

Ezin izanen dute eraikinaren aurrealdea okupatu fatxada nagusian. Horrela, fatxada nagusia lurzatiaren aurrealdeko espazio publikoari lotuta geratuko da.

Forma aldetik haien ezaugarriak usadioko gainerako itxiturenak bezalatsukoak izanen dira. Gehienez 2 m-ko garaieraraino harlangaitzezko eraikuntza-soluzioak erabiliko dira. Etxebizitzaren paramentu berbera erreproduzitzen duten soluzioak dituzten hormak egitea baimentzen ahalko da.

Horiez gain, onartu eginen dira heskaiak edo antzekoak eta soluzio mistoak, baina ez da erabiliko txarrantxarik edo ebakitzen ahal duen materialik murruen gainaldean. Nolanahi ere, itxitura opakuaren gehieneko garaiera 1 m izanen da.

Mugakideen arteko hesietan, aurrekoez gain, metalezko sareak onartuko dira, gehienez ere 2 metrokoak. Etxebizitzaren paramentu berbera erreproduzitzen duten soluzioak dituzten hormak egitea baimentzen ahalko da.

Artikulu honetan aipatzen diren garaierak, koskak daudenean, itxituraren horma-atal bakoitzean direnen batez bestekotzat hartuko dira, betiere lurzatiaren kanpo aldetik neurtuak.

Lurzatian eustormak egin behar direnean gehienez 2 m-ko garaiera eta 1m-ko segurtasun-baranda dutenak onartuko dira.

HIRUGARREN ATALA

Hiri lurzoruko zabaltze guneen baldintza partikularrak. UO.2

80. artikulua. UO.2 unitate antolatuaren eremua. Hiri lurzoruko zabaltze gunea.

Hiri lurzoruaren erremate eta zabaltze guneen multzoak osatzen duen antolamendu-esparrua da. Bizigune tradizionaletik hurbil dagoenez, eraikin berriek, eredu tradizionalen soluzioak ez erreproduzitu arren, Alde Zaharreko gainerako lekuekin bat datozen formalizazioak eduki behar dituzte.

81. artikulua. Fatxadako elementuen konposizioa.

Balkoi, leiho eta ateetako baoek eta fatxadetako gainerako elementuek inguruko konposizio arau tradizionalak bete ditzatela eskatuko da.

Horretarako, konposizio ardatz bertikalak ezarriko dira eta solairu bakoitzeko baoak ardatz horien arabera kokatuko dira.

82. artikulua. Fatxadako materialak.

Eraikinen kanpo itxiturek karga-hormaren itxura izanen dute. Leku berezi batzuetan arkupedun arkitekturaren elementuak onartzen ahalko dira, karrerape, ataripe eta abarrek berezko dituztenak, aurreko irizpide orokorrarekin bat datorren moduan.

Erabiliko diren materialak izanen dira entokadura pintatuak, betiere eraikuntza multzoarekin bat datozen koloreekin pintatuak, landutako edo landu gabeko harrizko horma, zura, adreilu zaharreko bilbadura eta horma-atalak, soluzio tradizionaletan agertzen den moduan.

Izkinako elementuak nabarmendu nahi direnean, Baztango hareharri horia edo gorria edo kareharri urdinak erabiliko dira. Gutxieneko neurria 15 cm izanen da. Ez dira imitaziozko materialak onartuko, ez eta plakazko estaldurak ere.

Ate eta leihoetako azpaduretan, aurreko lerroaldeko irizpide berberei jarraituko zaie. Ez dira gezurrezko zurezko burukoak onartuko.

Zokaloak zarpiatuak izaten ahalko dira, akaberako testuran tonu pixka batekin, edo harrizkoak. Harrizko plakazko estaldura jarraituak onartuko dira, inoiz ere ez harlauzak, baina bai bistako harlangaitza.

83. artikulua. Estalkiak.

Estalkiak maldan izanen dira bi, hiru edo lau isurialdeko usadioko soluzioetan. Estalkien malda betiere % 40tik beherakoa izanen da.

Ez da onartzen estalkiaren planotik ateratzen diren terraza lauak eraikitzea.

Teilatu-hegalek ez dituzte izanen zuraren imitaziozko materialez egindako euskarriak.

Estalkiko planoen gainetik txapitulak, argizuloak, tximiniak eta antenak besterik ez da onartuko.

Txapitulak eraikinaren gainerako eraikuntza sistemetara egokituko dira, eskualdeko egikera tradizionalekin bat. Gainerako estalkiak baino malda txikiagoa izaten ahalko dute eta gailurra betiere horizontala izanen dute.

Estalkiko leihoaren moduko argizuloak egiten ahalko dira, zurgintzako elementuak teilen planoaren mailan badituzte eta haren egikerak hezetasunari, beroaren galerari eta abarri gainerako leihoek bezala aurre egiten badie.

Halaber lukanak egiten ahalko dira gailurretan, isurialde birekin edo lau isurialderekin, usadioko linternen antzera, eraikinaren barnealdea egoki argiztatu eta aireberritzeko. Estalkiko planoen mailarekiko aldea gehienez 0,90 metrokoa izanen dute, eta plano horien paraleloak izanen dira.

84. artikulua. Arotz lanak

Baoetako arotz lanak zurezkoak izanen dira, hura pintatua edo bere kolorekoa izan. PVC eta gisako material sintetikoak eta aluminio lakatuak erabiltzea zilegi da.

Arotz lan batzuetan kolorea erabiltzeak eraikinaren fatxadako gainerako arotz lanak kolore berean pintatzea dakar. Egituretako eta estalkiko zurezko elementuak tindaturik nahiz beren kolore naturalean izaten ahal dira, gainerako arotz lanak pintaturik badaude ere.

Udalak obra bitartean erabilitako koloreak ikuskatzen ahalko ditu eta berriz ere pintatzea agintzen ahalko du hasiera batean onetsitakoak ez badira.

Hortaz, proiektu teknikoek alderdi hauek zehatz-mehatz aipatu beharko dituzte.

85. artikulua. Balkoiak.

Balkoiak zurezkoak edo hormigoizkoak izanen dira. Gehienez ere 1,20 metroko hegaldura izanen dute. Zurezko balkoietan, solairuari eusten dieten elementuek gutxienez 14 x 10 cm-ko sekzioa izanen dute. Balkoietako zorua zeramikazkoa izan daiteke. Solairuaren azpialdea zurezko oholtza izanen da, soluzio egokiaren bidez egina, eta inoiz ez du 10 cm-tik gorako lodiera izanen.

86. artikulua. Begiratokiak.

Begiratokietan erabiltzen ahalko diren materialak gainerako zur-lanetakoak berak izaten ahalko dira. Arotz-lanen piezakatzeak beirazko elementuen tamaina mugatzera joko du, usadioko begiratokietan bezala.

Gehieneko hegaldura 80 cm-koa izanen da. Barrenetik garbitzeko modukoak izanen dira kristal guztiak.

Begiratokia fatxadari atxikitako elementu autonomo gisa tratatuko da. Ondorioz, haren estalkia eraikinaren estalkitik bereizten ahalko da metalezko xaflen eta antzekoen bidezko soluzioetan.

87. artikulua. Hegalkinak.

Lerrokadura ofizialetik nabarmentzen diren gorputz irtenak onartuko dira sestra baino 3,5 metro gorago, gutxienez, fatxadako puntu bakoitzean neurtuta. Lerrokaduratik gehienez ere metro bat irteten ahalko dira.. Gehieneko dimentsio hori eta hegalkina egoteko aukera mugatuta egonen da. Izan ere, hegalkinetik gutxienez 6 metroko tartea izan behar da kalearen beste aldean aurrez aurre baimenduta dauden hegalkinetaraino.

Fatxadako horma-atal osoa lerrokaduratik irtetea onartuko da, bertako arkitekturan ohi denez. Hegaldura 30 cm-koa izan daiteke solairu bakoitzeko, eta gehienez ere 60 cm-koa. Aurreko lerroaldeko mugak errespetatuko dira, kalearen zabalera librea gutxienez 6 metrokoa izateari dagokionez.

88. artikulua. Finketako itxiturak.

Eraikinaren aurrealdean, fatxada nagusian gehienez 1m-ko garaiera onartuko da finkako itxituretan.

Jada finkatutako antolamenduetan dauden lurzatiak direnean, eta haiekin harmonizatzeko helburuz, salbuespen gisa gehienez 1,80 m-ko garaiera duten itxiturak onartuko dira, muga batekin: itxitura opakuak ezin du gainditu kalearen gainerako zatian ezarrita dagoena, eta horrenbestez, ezin izanen da 1 m-tik gorakoa izan.

Forma aldetik haien ezaugarriak usadioko gainerako itxiturenak bezalatsukoak izanen dira. Gehienez 2 m-ko garaieraraino harlangaitzezko edo plakadurazko eraikuntza-soluzioak erabiliko dira. Etxebizitzaren paramentu berbera erreproduzitzen duten soluzioak dituzten hormak egitea ere baimentzen ahalko da. Horiez gain, onartu eginen dira heskaiak edo antzekoak eta soluzio mistoak, baina ez da erabiliko txarrantxarik edo ebakitzen ahal duen materialik murruen gainaldean.

Beste material batzuk erabiltzea baimentzen ahalko da jada finkatutako urbanizazioak osatzen dituzten lurzatiak direnean

Mugakideen arteko hesietan, aurrekoez gain, metalezko sareak onartuko dira, gehienez ere 1.80 metrokoak.

Artikulu honetan aipatzen diren garaierak, koskak daudenean, itxituraren horma-atal bakoitzean direnen batez bestekotzat hartuko dira, betiere lurzatiaren kanpo aldetik neurtuak.

Eustormak egin behar direnean gehienez 2 m-ko garaiera eta 1 m-ko segurtasun-baranda dutenak onartuko dira.

LAUGARREN ATALA

Cordovillako UO.4 hirigunearen baldintza partikularrak

89. artikulua. UO.4 unitate antolatuaren eremua.

Funtsean Cordovillan Zaragozako etorbidearen ondoko etxebizitza blokeek osatzen duten antolamendu-esparrua da.

Halaber, Kontzejuaren eraikinaren ondoan lurzati pribatuan dauden familia bakarreko etxebizitzak hartzen ditu barnean. Beraz, eraikinen baldintzak, oinarrian, eraikinak zaharberritu eta ordezteko eragiketei dagozkie, eraikuntza finkatuaren esparrua delako. Halaber, SOL.1 unitatearen barnean agiri hau egin aurreko determinazioak dituen eraikin kolektiborako orube bat dago.

90. artikulua. Materialen baldintzak.

Gaur egungo eraikin kolektiboa eta aurreikusitakoa zaharberritu eta ordezteko eragiketetan, behar bezalako duintasuna duten materialak erabiliko dira.

Ekipamendutarako eraikinak eta familia bakarreko etxebizitzak zaharberritu eta ordeztean, margotutako zarpiatuak eta bistako bloke zuri edo grisak erabiliko dira. Familia bakarreko etxebizitzetan, gainera, Hirugarren Atalean UO.2ko eraikinetarako azaltzen diren baldintzak aplikatuko dira.

91. artikulua. Bolumenaren baldintzak.

Gaur egun dauden eraikinetan ez da onartzen lehendik dauden balkoiak ixtea. Zaharberritzeko eragiketetan eraikinen gaur egungo bolumena mantendu beharko da, eraikinak kolektiboak, familia bakarreko zein dotazioetakoak direla ere.

92. artikulua. Finketako itxiturak.

Finketako itxituren eraikuntza-elementuek aurrean duten espazio publikoarekin harmonian egon beharko dute. Zati opakuak gehienez 1 metroko garaiera izanen du eta bistako bloke zuri edo grisa izanen da. Gehienez ere 1,80 metroko garaiera duen itxitura egiten ahalko da, sare metalikoa eta heskaia erabiliz. Halaber, material bereko egiturazko ostikoak eraikitzen ahalko dira gehienez 1,80 m-ko garaieraraino.

BOSGARREN ATALA

Lurzoru urbanizagarriko etxebizitza sektoreen baldintza partikularrak

93. artikulua. Esparrua.

Lurzoru urbanizagarrian etxebizitzetarako erabilera duten sektoreak dira. Egungo guneen ezaugarri bereziak kontuan hartuta, komenigarriak dira UO.2 handitzeko hiri lurzoruarentzat aurreikusitakoetatik gehiegi aldentzen ez diren soluzio formalak.

94. artikulua. Familia bakarreko edo familia biko eraikina banako lurzatian.

Banako lurzatian familia bakarreko eraikinak bete behar dituen baldintza formal eta estetikoak atal honetan zehaztutakoak izanen dira.

95. artikulua. Eraikin kolektiboa eta familia bakarreko eraikin atxikia.

Eraikin kolektiboek eta ilaran elkarri atxikitako familia bakarreko eraikinek bete behar dituzten baldintza formal eta estetikoak atal honetan zehaztutakoak izanen dira.

96. artikulua. Fatxadako elementuen konposizioa.

Balkoiek, leihoek, ateek eta fatxadetako gainerako elementuek konposizio-ardatz bertikalei jarraitu behar diete eta solairu bakoitzeko zuloak ardatz horien arabera kokatu behar dira.

97. artikulua. Fatxadako materialak.

Kanpoko itxiturek funtsean karga-hormaren itxura izanen dute. Arkupedun arkitekturaren elementuak onartzen ahalko dira, karrerape, ataripe eta abarrek berezko dituztenak, aurreko irizpide orokorrarekin bat datorren moduan.

UO.2 unitatearentzat 82. artikuluan aurreikusitako materialez gain, bistako adreilua, harlauzak eta antzeko materialak onartzen ahalko dira, eta bai, zenbait puntutan, bistako hormigoia, zur naturala edo ohol sintetikoak ere.

Bistako adreilua, harlauzak eta antzeko materialak erabili aurretik Udalak materiala onartu beharko du.

98. artikulua. Estalkiak.

Estalkiak maldan izanen dira bi, hiru edo lau isurialdeko usadioko soluzioetan. Estalkien malda betiere % 40tik beherakoa izanen da. Estalkietan zeramikazko teila baino ez da onartuko.

Onartzen ahalko da eraikinek estalki lauak izan ditzaten, betiere estalki inklinatuen proportzioa handiagoa dela.

Estalkiko planoen gainetik eraikuntza hauek bakarrik onartuko dira: txapitulak, igogailuen kasetoiak behar bezala trataturik, lukanak, tximiniak eta antenak.

Txapitulak eraikinaren gainerako eraikuntza sistemetara egokituko dira, eskualdeko egikera tradizionalekin bat. Gainerako estalkiak baino malda txikiagoa izaten ahalko dute eta gailurra betiere horizontala izanen dute.

Lukanak egiten ahalko dira, estalkiko leihoaren modura, arotz-laneko elementuak teilen maila berean eginez, betiere, hezetasunari, isolamendu termikoari eta abarri aurre egiteko balio duen eraikuntza moduaz baliaturik, eraikineko gainerako leihoetan bezala.

Halaber lukanak egiten ahalko dira gailurretan, isurialde birekin edo lau isurialderekin, usadioko linternen antzera, eraikinaren barnealdea egoki argiztatu eta aireberritzeko. Estalkiko planoen mailarekiko aldea gehienez 0,90 metrokoa izanen dute, eta plano horien paraleloak izanen dira.

99. artikulua. Arotz lanak.

Baoetako arotz-lanak zurezkoak izanen dira, margotuak edo zuraren kolorekoak; halaber PVC eta antzeko material sintetikoez edo aluminioz egiten ahalko dira.

Arotz-lanetan nahi den kolorea erabiltzen ahal da. Barnealdea iluntzeko elementuak kontraleihoak edo pertsianak izan daitezke.

100. artikulua. Balkoiak.

Balkoiak zurezkoak edo hormigoizkoak izanen dira. Gehienez ere 1,50 metroko hegaldura izanen dute. Zurezko balkoietan, solairuari eusten dieten elementuek gutxienez 14 x 10 cm-ko sekzioa izanen dute. Balkoietako zorua zeramikazkoa izan daiteke. Solairuaren azpialdea zurezko oholtza izanen da, soluzio egokiaren bidez egina, eta inoiz ez du 10 cm-tik gorako lodiera izanen.

101. artikulua. Begiratokiak.

Begiratokietan erabiltzen ahalko diren materialak eta koloreak gainerako zur-lanetakoak berak izanen dira. Arotz lanen piezakatzeak beirazko elementuen tamaina mugatzera joko du, usadioko begiratokietan bezala.

Gehieneko hegaldura 80 cm-koa izanen da. Barrenetik garbitzeko modukoak izanen dira kristal guztiak.

Begiratokia fatxadari atxikitako elementu autonomo gisa tratatuko da. Ondorioz, haren estalkia eraikinaren estalkitik bereizten ahalko da metalezko xaflen eta antzekoen bidezko soluzioetan.

102. artikulua. Hegalkinak.

Lerrokadura ofizialetik nabarmentzen diren gorputz irtenak onartuko dira sestra baino 3,5 metro gorago, gutxienez, fatxadako puntu bakoitzean neurtuta. Lerrokaduratik gehienez ere metro bat irteten ahalko dira.

Fatxadako horma-atal osoa lerrokaduratik irtetea onartuko da, tokiko arkitekturan ohi denez mentsulen gaineko albo-hormak egiten badira. Hegaldura 30 cm-koa izan daiteke solairu bakoitzeko, eta gehienez ere 60 cm-koa. Aurreko lerroaldeko mugak errespetatuko dira, kalearen zabalera librea gutxienez 6 metrokoa izateari dagokionez.

103. artikulua. Finketako itxiturak.

Ezin izanen dute eraikinaren aurrealdea okupatu fatxada nagusian. Horrela, fatxada nagusia lurzatiaren aurrealdeko espazio publikoari lotuta geratuko da.

Salbuespen gis, eta betiere antolamendu xehakatuaren planeamenduaren ondoriozko antolamenduan beharrezkoa dela justifikatzen bada, aurrealde honetan itxiturak egitea baimentzen ahalko da. Gehienez ere 1 m-ko garaiera izanen dute, eta garaiera horren gainetik ez da onartuko inolako beste materialik, ezta heskairik ere.

Itxiturak 2 m-ko garaiera izaten ahalko du fatxada nagusiko planotik lurzatiaren hondorainoko tartean.

Forma aldetik haien ezaugarriak usadioko gainerako itxiturenak bezalatsukoak izanen dira. Gehienez 2 m-ko garaieraraino harlangaitzezko edo plakadurazko eraikuntza-soluzioak erabiliko dira. Etxebizitzaren paramentu berbera erreproduzitzen duten soluzioak dituzten hormak egitea ere baimentzen ahalko da. ?Horiez gain, onartu eginen dira heskaiak edo antzekoak eta soluzio mistoak, baina ez da erabiliko txarrantxarik edo ebakitzen ahal duen materialik murruen gainaldean.

Mugakideen arteko hesietan, aurrekoez gain, metalezko sareak onartuko dira, gehienez ere 2 metrokoak.

Artikulu honetan aipatzen diren garaierak, koskak daudenean, itxituraren horma-atal bakoitzean direnen batez bestekotzat hartuko dira, betiere lurzatiaren kanpo aldetik neurtuak.

Eustormak egin behar direnean gehienez 2 m-ko garaiera eta 1 m-ko segurtasun-baranda dutenak onartuko dira.

SEIGARREN ATALA

UO.3 unitate antolatuaren baldintza orokorrak
eta jarduera ekonomikorako sektoreak

104. artikulua. Esparrua.

Cordovillako eta Ezkirozko hiri lurzoru finkatuko UO.3 unitate antolatua da. Jarduera ekonomikorako pabiloiek osatzen dute, eta horiekin batera, lurzoru urbanizagarrian erabilera berbera duten sektore berriek.

105. artikulua. Irizpide orokorra.

Eraikuntza eta urbanizazio-elementu berrien formak ahalik ongien egokituko zaizkio inguruko paisaiari. Era berean, konpromisozko edozein soluzio saihestuko da, behar bezalako baldintza arkitektonikoak emanen baitzaizkie elementu guztiei sendotasun eta iraunkortasun aldetik, urbanizazioa eta eraikuntza behar bezala zahartu daitezen.

Errotuluak eta gaineko publizitate-elementuak publizitatearen udal ordenantzaren edukiaren mendean egonen dira.

Iragarkiaren kodea: L1012873