100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2016/2010 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen sarjentu izateko 12 lanpostu betetzeko deialdiari dagokionez (otsailaren 5eko 332/2007 Ebazpenaren bidez onetsia), Aitor Andueza Elía jauna izendatu eta lanpostua esleitzen zaio, Ángel Osés Pérez de Muniáin jaunaren izendapena indarrik gabe uzten da eta Javier Ayarra Ullate eta Mikel Oiaga Artajo jaunei beste destino batzuk esleitzen zaizkie.

Zuzendaritza nagusi honen otsailaren 5eko 332/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen sarjentu izateko 12 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpena 2007ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an.

Deialdian onartzeko tramitea eginik eta lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, epaimahaiak puntuazio handiena zuten eta bete beharreko lanpostuen kopuruan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena igorri zion organo dei-egileari.

Deialdiaren 8. oinarrian ezarritako prestakuntza ikastaroa ere gainditurik, urtarrilaren 14ko 95/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 8koa) honako 12 izangai hauek izendatu eta lanpostu hutsa esleitu zitzaien:

IZEN-DEITURAK

LANPOSTUAREN ZK.

DESTINOA

Ignacio Itoiz Urdánoz

607

Iruña

Crescencio Aláiz Aller

3972

Iruña

Francisco Javier Baldanta Petrirena

7794

Tutera

Francisco Javier Ullate Domaica

5308

Iruña

Mikel Huarte Garciandía

5309

Iruña

Alberto Garde Sesma

604

Lizarra

Juan Carlos Cisneros Samper

7788

Tafalla

Ángel Osés Pérez de Muniáin

606

Oronoz-Mugairi

Carlos Horcada Ibáñez

6507

Zangoza

Pedro María Gainza Vidaurre

602

Altsasu

Javier Ayarra Ullate

605

Lodosa

Mikel Oiaga Artajo

603

Auritz

Baina, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 4ko 2/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2009ko urriaren 15ean emandako epai irmoa betez, agindua eman zitzaion deialdiko epaimahaiari oposizioaldiko hirugarren ariketa zuzentzeko, 43. galderako a) erantzuna zuzentzat emanez eta ez c), eta balorazio berriaren ondorioz ateratzen ziren jarduketak egiteko.

Epaimahaiak, ariketa aipatu den irizpideari jarraikiz zuzendu ondoren, beste izendapen proposamen bat igorri zion organo dei-egileari eta, haren arabera, Aitor Andueza Elía jauna proposatu zen, eta Ángel Osés Pérez de Muniáin jauna baztertu.

Aitor Andueza Elía jaunak "gai" kalifikazioa lortu du deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritako prestakuntza ikastaroan, eta izendapenerako eskatutako agiriak aurkeztu ditu.

Bestalde, lanpostuak hautatzeko egintza Ángel Osés Pérez jaunak hautaketa egin zuen egunera eramanez (hautatu zuen lanpostua hutsik gelditu da orain), honako aldaketa hauek izan dira aurreko hautaketari dagokionez:

Javier Ayarra Ullate jaunak plantillan 606 zenbakia duen lanpostu hutsa hautatu du, destinoa Oronoz-Mugairin, Aitor Andueza Elía jaunak 603 zenbakia duen lanpostu hutsa, destinoa Auritzen, eta Mikel Oiaga Artajo jaunak 605 zenbakiko lanpostu hutsa, destinoa Lodosan.

Hori kontuan harturik, bidezkoa da Aitor Andueza Elía jauna izendatu eta lanpostu hutsa esleitzea, Ángel Osés Pérez jaunaren izendapena indarrik gabe uztea eta esleipen berriak egitea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen sarjentu lanposturako Ángel Osés Pérez de Muniáin jaunaren alde egindako izendapena (Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 14ko 95/2008 Ebazpena) indarrik gabe uztea, ez baita ageri oposizio-lehiaketako epaimahaiak aurkeztutako izendapen proposamen berrian.

2. Aitor Andueza Ullate jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, suhiltzaileen sarjentu lanposturako izendatzea eta plantillan 603 zenbakia duen lanpostua esleitzea, destinoa Auritzen.

Izendatua nomina eta plantillako funtzionarioa izanen da, funtzionarioen arloan indarra duten xedapenetan ezarritako eskubide eta betebehar guztiekin, eta B mailan sartuko da.

Lanpostuak aplikatzekoak diren oinarrizko ordainsariak eta ordainsari osagarriak izanen ditu, jabetza hartzean indarra duten xedapenekin bat.

Lanaldia zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

Izendapenaren jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita hilabeteko epean hartu beharko du jabetza. Epe horretan jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, suhiltzaileen sarjentu lanpostuari loturiko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Javier Ayarra Ullate jaunari plantillan 606 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, destinoa Oronoz-Mugairin, eta Mikel Oiaga Artajo jaunari 605 zenbakiko lanpostua, destinoa Lodosan.

Javier Ayarra Ullate jaunak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean hartuko du destino berriaren jabetza, eta Mikel Oiaga Artajo jaunak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, baina Aitor Andueza Elía jaunak jabetza hartzen duen egunaren aurreko eguna izanen du muga.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, mahaikideei, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barneko zuzendari nagusiari eta idazkari tekniko nagusiari, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileari, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Gizarte Prestazioen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dutela, Lehendaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Iruñean, 2010eko uztailaren 26an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1013309