100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Desjabetze espedientearen hasiera, Barranco Salado errekatik heldu diren uholde eta uraldietatik babesteko
proiektuari dagokiona

Caparrosoko Udalak, 2010eko abuztuaren 6an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik Barranco Salado errekatik heldu diren uholde eta uraldietatik babesteko proiektua, Nafarroako Gobernuak prestatu duena, uraldien ondoriozko arriskuak saihesteko, bertan zehazten baitira baldintza teknikoak, eta horiek betetzeko hainbat lurzatitako ondasun eta eskubideak ukiturik suertatuko direnez, azkeneko horiek ere proiektuan zehazten baitira; hori guztia dela-eta, obrak aitzinera eramateko behar diren lurzatiak behin-behinekoz eta behin betiko okupatu beharra sortzen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 214 eta 215. artikuluetan eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 10, 17 eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, aho batez erabaki da:

Lehena.-Onestea "Barranco Salado errekatik heldu diren uholde eta uraldietatik babesteko proiektua"; orobat, desjabetze espedientea hastea eta hasiera batean onestea aipatu proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Bigarrena.-Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, haren onespenarekin batera heldu baitira. Hona hemen:

FINKA ZENBAKIA

DESJ.

JABEA ETA HELBIDEA

KATASTROKO DATUAK

APROBETXAMENDUA

DESJ.
AZALERA
(m²)

BERTZELAKO UKIPENAK

POL.

LURZ.

AZP.

ALDERDIA

CAPARROSOKO (NAFARROA) UDAL MUGAPEA

1

Caparrosoko Udalaren herrilurrak

Plaza de España, 4

31380-Caparroso (Nafarroa)

9

773

A

Los Vales bazk.

Larrea

200

105 m² behin-behinekoz okup.

2

Caparrosoko Udalaren herrilurrak

Plaza de España, 4

31380-Caparroso (Nafarroa)

9

858

Los Vales bazk.

Larrea

1.206

10.921 m² behin-behinekoz okup.

3

Nafarroako Foru Komunitatea

Karlos III.a, 2

31002 Iruña (Nafarroa)

9

743

Altxonbidea

Altxonbidea

1.556

475 m² behin-behinekoz okup.

4

Caparrosoko Udalaren herrilurrak

Plaza de España, 4

31380-Caparroso (Nafarroa)

9

738

A

Los Vales bazk.

Hiri lurzorua

2.651

2.037 m² behin-behinekoz okup.

B

Los Vales bazk.

Larrea

597

1.474 m² behin-behinekoz okup.

C

Los Vales bazk.

Laboran. urezt.

669

1.853 m² behin-behinekoz okup.

D

Los Vales bazk.

Laboran. urezt.

362

788 m² behin-behinekoz okup.

5

Iberdrola, S.A.

Landabengo industrialdea

Baionako etorb., 40, beheko sol.

31011 Iruña (Nafarroa)

4

10

Soto del Puente

Hiri lurzorua

---

354 m² lur azpiko bide zortasuna

641 m² behin-behinekoz okup.

6

Agrícola Santo Cristo, Sdad. Cooperativa

Mélida, 17

31380-Caparroso (Nafarroa)

4

9

Soto del Puente

Hiri lurzorua

---

851 m² lur azpiko bide zortasuna

1.655 m² behin-behinekoz okup.

54 m² nekazaritzako biltegia (eraistea)

7

Caparrosoko Udalaren herrilurrak

Plaza de España, 4

31380-Caparroso (Nafarroa)

4

716

Soto del Puente

Larrea

---

24 m² lur azpiko bide zortasuna

104 m² behin-behinekoz okup.

8

Hilario Monente Adrián

31380-Caparroso (Nafarroa)

4

7

El Guindul

Laboran. urezt.

4.428

1.787 m² behin-behinekoz okup.

9

Hilario Monente Zabalza

Iruñeko etorb., 2

31380-Caparroso (Nafarroa)

4

98

El Guindul

Laboran. urezt.

804

10

Santiago Monente Zabalza

Iruñeko etorb., 2

31380-Caparroso (Nafarroa)

4

97

El Guindul

Laboran. urezt.

6.769

11

Hilario Monente Zabalza

Iruñeko etorb., 2

31380-Caparroso (Nafarroa)

4

8

A

El Guindul

Laboran. urezt.

6.801

B

El Guindul

Bidea

644

12

Nafarroako Foru Komunitatea

Karlos III.a etorb., 2

31002 Iruña (Nafarroa)

4

715

Altxonbidea

Altxonbidea

1.106

Hirugarrena.-AIpatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, ukiturik daudela uste dutenek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin eta zerrendan argitaratutako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Caparrosoko udal bulegoetan eskura izanen dute proiektua.

Laugarrena.-Erabaki hau eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Foru Komunitateko egunkarietan eta Herriko Etxeko iragarki oholean ere.

Bosgarrena.-Erabaki hau ukitutakoei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan."

Caparroson, 2010eko abuztuaren 6an.-Alkate udalburua, Irene Jiménez Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1013349