100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2010eko uztailaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana, AR3 banaketa eremuko 6AM eta 6BM lurzatien lerrokadurak aldatzeko, Gamesa Innovation and Technology S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Agoitzen, 2010eko uztailaren 11n.-Alkatea, Francisco José Enguita Moros.

Iragarkiaren kodea: L1013267