100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 456/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Iruñean, 2010eko otsailaren 17an.

José Antonio Izuel Gaston jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, ebasketa-falta baten (623) ondoriozko auzia aztertu du, Luis Miguel Fernández Casas jaunaren aurka bideratu den ahozko eta jendaurreko 456/2009 falta-judizioan. Aktan adierazten diren alderdiek parte hartu dute judizioan.

Epaitza: Luis Miguel Fernández Casas kondenatzen dut, ebasketa-falta bat egiten saiatzeagatik, zeina Zigor Kodearen 623.1 artikuluan zehazturik baitago, egunero bost euroko isuna ordaintzera hilabetez, edo, horren ordez, ordaindu gabe utzitako bi kuotako, egun batez askatasunaz gabetzeko zigorra betetzera, eta horrez gainera, prozesuko kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdiei eta ohartaraz bekie irmoa dela eta haren kontra ezin dela errekurtsorik jarri.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Luis Miguel Fernández Casasi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 4an.-Idazkari judiziala, María Ángeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1013280