100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Espedientea: A/31/01664

Gaia: ur aprobetxamendu baten kontzesioaren ezaugarriak aldatzeko eskaera.

Eskatzaileak: Ana María Perurena Jaurena.

IFZ: 33436979Q.

Helbidea: Elgoyen Kalea, 17-3. B, 31880 Leitza (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko erreka.

Emaria: 0,0218 l/s.

Tokia: Sakulu.

Udalerria eta probintzia: Areso (Nafarroa).

Xedea: ureztapena.

Obren azalpen laburra eta helburua.

Ura kutxeta baten bidez hartu eta hodi baten bitartez biltegi batera eramatea, gero banatzeko.

Emandako ur emaria 0,031 l/s-koa izateraino handitu nahi da, urak ureztatzeko ez ezik hornidurarako ere erabiliko baitira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek epe horretan erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten Aresoko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Uren Ikuskatzailetza, Espainia plaza 2, 33071 Oviedo). Espedientea azken helbide horretan egonen da ikusgai.

Oviedon, 2010eko uztailaren 15ean.-Ur komisioaren ondokoa, Juan Miguel Llanos Lavigne.

Iragarkiaren kodea: E1012691