89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Estatutuak. Hasierako onespena

Udal honek, 2009ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Hirugarrena.-Tebasko UE6 unitatearen Konpentsazio Batzordearen estatutuak, Tebasko Kontzejuak sustatua: jarraitu beharreko prozedura.

Tebasko UE6 unitatea borondatez birzatitzeko batzordearen estatutuak aurkeztu ditu Tebasko Kontzejuak eta, Udaleko Idazkaritzan eta EEZBn berrikusi ondoren, haiek aldatzeko eskatu da; izan ere, Konpentsazio Batzordearen estatutuak izan behar dute eta eranskinean erregistroko jabe guztiek egon behar dute sartuta, hasiera batean ukitutako azalerak barne.

Maiatzaren 21ean, Kontzejuak Tebasko UE6 unitatearen Konpentsazio Batzordearen estatutu aldatuak aurkeztu zituen Udalak hasiera batean onets zitzan, LAHri buruzko 35/2002 F.L.ren 161.2 artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz.

Zinegotziek aho batez erabaki dute:

1. Tebasko UE6 unitatearen Konpentsazio Batzordearen estatutuak hasiera batean onestea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Honako hau erregistroko jabe ukituei jakinaraztea.

Tebasen, 2009ko ekainaren 9an.-Alkatea, Diego Prim Monreal.

Iragarkiaren kodea: L0917948