89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betez, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2009ko ekainaren 12a. Eskatzailea: Aspe Manutención, S.L. Jarduera: eskorga jasotzaileak alokatu, saldu, erakutsi eta biltegiratzea. Tokia: Talluntxe industrialdea, B kalea 67, Noain.

Noain Elortzibarren, 2009ko ekainaren 12an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0917873