89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Etxearen kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea.
Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2009ko ekainaren 12an egin osoko bilkura berezian, Udalbatzako legezko erabateko gehiengoarekin, Leitzako Udalaren jabetzakoa den ondoko ondasun higiezinaren kalifikazio juridikoa hasiera batez aldatzea onartu zuen, ondareko ondasun bihurtzeko, eta ondotik enkante publikoan besterentzeko.

Leitzako 2. poligonoko 20. lurzatian dagoen etxea eta ondoko lurzatia.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Entiateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz, interesdunek hilabeteko epean bidezko juzgatzen diren alegazio edota erreklamazioak aurkez ditzaten, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Epe horretan inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko da eraikinaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.

Leitzan, 2009ko ekainaren 15ean.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0917914