89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Herrilurraren okupazioa telefonia dorre batekin.
Hasierako onespena

Elizagorriko Udalak, 2009ko ekainaren 3an egindako osoko bilkuran, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:

"Telefonica Móviles España, S.A.-k idazki baten bidez jakinarazi du Elizagorriko Udalarekin daukan lagatze hitzarmenak indarrean jarraitzeko interesa duela telekomunikazio ekipoak paratzeko, eta eskatu du hitzarmen hori hamar urtez berritzea.

Kontuan hartuz aipatzen den "Elizagorriko Udalarekin daukan lagatze hitzarmena" dela Udal honek 1999ko uztailaren 7an egin osoko bilkuran onetsi zuena, Telefónica Móviles, S.A.-ri 1. poligonoan 348. lurzatian 100 metro koadroko herrilurraren erabilpena lagatzen baitzitzaion hamar urtez, dorrea para zezaten.

Kontuan hartuz lurraren erabileraren lagapenak toki entitatearen baliabide arruntetan sorraraziko dituen diru-sarreren eragina, herritar guztioi onura ekarriko diguna. Kontuan hartuz, halaber, eskatzaileak adierazi duela Telefónica Móviles Españak hitzarmenak indarrean jarraitzeko interesa duela, udalerriari estaldura zerbitzurik hoberena eskaintzen segi diezaion.

Gaiaz eztabaidaturik, Udalbatzako kideek aintzat hartu dute proposamena eta bidezko juzgatu dute eskatutako erabileraren lagapena baimentzea, hura lotuko duten baldintzen agiriari jarraituz, denek ezagutzen baitute. Hortaz, bildutako guztien adostasun botoa -gehiengo osoa- izanik,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batean onestea Telefónica Móviles España, S.A.-ri 1. poligonoko 348. lurzati osoaren okupazioa hamar urtez, dorrea para dezan.

2. Aipatutako herrilurraren okupazioa arautuko duen baldintza agiria onestea.

3. Erabakiaren espedientea tramitatzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatuarekin bat, eta erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea hamabost eguneko epean, iragarki oholean paratu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.

4. Alegazioak aurkezteko epea iraganik, bakarra ere aurkezten ez bada, espedientea igortzea, Nafarroako Gobernuak onets dezan.

5. Instalazioa interes orokorrekotzat jotzea Elizagorriko herritar guztientzat.

Elizagorrian, 2009ko ekainaren 12an.-Alkatea, Ignacio Mangado López.

Iragarkiaren kodea: L0917846