89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, Cascanteko lurzoru urbanizagarriko zerbitzuen poligonoko 7. banaketa eremuko 1. sektoreko plan partzialean. Behin betiko onespena

Udalak, 2009ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Behin betiko onestea plan partzialeko aldaketa puntual xehakatuaren proiektua, zerbitzuen poligonoko AR-7 eremuko 1. sektoreari dagokiona, Cascanteko lurzoru urbanizagarrian. Proiektua Lourdes Porque Ferrer arkitektoak prestatua da eta EHAEOk 2009ko martxoaren 12an ikus-onetsia. Sustatzailea AR-7ko konpentsazio batzordea da.

2. Behin betiko onespenaren erabakia eta onetsitako aldaketaren hirigintzako arau partikularrak argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Igortzea agiriaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, onetsi ondoko hamabost egunean.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta aditzera ematen da erabaki honen kontra ondoko errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

1. Nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cascanten, 2009ko ekainaren 25ean.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Cascanteko lurzoru urbanizagarriko zerbitzuen poligonoko 7. banaketa eremuko 1. sektoreko plan partzialaren aldaketa xehakatua

Cascanteko zerbitzuen poligonoko AR banaketa eremuko 1. sektoreko plan partzialaren aldaketa xehakatua honela egin da:

1.-R2 sektorera iristeko bidea hobetzea; horretarako, biribilgunea egin da kanpinera doan bidearen eta gasolindegira iristen denaren arteko bidegurutzean.

2.-Kanpinera doan bidea eta gasolindegia lotzen dituen bidean 24 aparkaleku publiko egitea, eremu publiko libre intentsiboari 722 m²-ko azalera kenduz eta azalera hori bideari erantsiz.

3.-Gasolina-zerbitzugunearen pareko P14C lurzatia eremu libre publiko naturalaren zati batera lekualdatzea eta lurzatia kokatzen zeneko azalera hura eremu libre publiko naturala bihurtzea. Gainera, P14C lurzatiaren azalera handitu egin da, P02 lurzatia 196,52 metro karratu gutxiagokoa suertatu baita eta antolaketa inguratzen duen eremu libre publiko naturalak 196,52 metro karratu gehiago baititu. Hori dela eta, gehiegizko neurri hori doitu egin da P14C lurzatian eta ondorioz, lurzati eraikigarrien eta eremu libre publiko naturaleko lurzatien azaleretan ez da aldaketarik izan.

Aldaketa honekin honela gelditu dira Plan Partzialaren dotazioak eta aprobetxamenduak:

Dotazioak:

Eremu libre publikoa:

Guztira 136.231 m² aurreikusi dira, bi kategoriatan banatuko direnak haien mantentze lanen arabera:

Intentsiboa: 49.340 m²

Naturala: 86.891 m²

Ekipamendu balioanitza:

Guztira 32.832 m² aurreikusi dira

Aparkalekuak:

Gutxi gorabehera 2.950 aparkatzeko toki aurreikusi dira bideetan eta aparkaleku publikoetan.

Instalazioak:

Guztira 10.750 m² aurreikusi dira

Aprobetxamendua:

Honako hau da eredu-aprobetxamendua, Udal Planean ezarritakoaren arabera eta tramitatzeko dagoen egiturazko aldaketa aintzat hartuz:

0,43 UA/m² lurzorua.

Hortaz, AR-7 banaketa eremuko 1. sektorearen aprobetxamendua honako hau da:

683.025 m² x 0,43 UA/ m² = 293.700 UA, poligonoan lurzati ez-finkatuak dituzten jabe guztien artean hainbanatzeko, betiere legez Administrazioari dagokion %10 kenduta, urbanizatuta emanen baitzaio edo ekonomikoki konpentsatuko, hitzartutakoaren arabera.

Sortutako azalera eta aprobetxamenduen laburpena

LURZATIA

(LURSAILA)

AZALERA

(m²)

PARTEHARTZEA,

GUZTIRA %

* ERAIKUNTZAREN

OKUPAZIOA

(GEHIENEKOA)

LURZORU

LIBREA

(GUTXIENEKOA)

APROBETXAM.

(UA)

P.01

33.408

10,40

26.726

6.682

30.547

P.02

28.967,48

9,02

24.237,78

4.729,70

26.489,78

P.03

24.726

7,70

19.781

4.945

22.609

P.04

6.600

2,06

5.280

1.320

6.035

P.05

26.375

8,21

21.100

5.275

24.116

P.06

26.375

8,21

21.100

5.275

24.116

P.07

13.084

4,07

10.467

2.617

11.964

P.08

15.321

4,77

12.130*

3.191

14.009

P.09

42.567

13,25

34.054

8.513

38.922

P.10

39.000

12,14

31.200

7.800

35.660

P.11

22.665

7,06

18.132

4.533

20.724

P.12

22.700

7,07

18.160

4.540

20.756

P.13

11.350

3,57

9.080

2.270

10.378

P.14 A

3.254

1,01

2.588*

666

2.975

P.14 B

2.188

0,68

1.244 *

944

2.001

P.14 C

2.626,52

0,82

1.453,22 *

1.173,30

2.398,22

Iragarkiaren kodea: L0918595