89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa Kultura Patronatuaren 2009ko prezio publikoei buruzko arauan. Behin betiko onespena

2009ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 20an, argitara eman zen Burlatako Kultura Patronatuaren 2009ko prezio publikoei buruzko arauko aldaketaren hasierako onespena.

Jendaurreko epea bukatuta, inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, eta honen ondotik argitaratzen da testu osoa.

ARAUA, BURLATAKO KULTUR ETXEKO LOKALAK ERABilTZEKO ETA ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOEI BURUZKOA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da arau honetako prezio publikoa.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak eskatuko dira Burlatako Kultur Etxeko lokalak edo kultur zerbitzuak erabiltzeko eskubidea lortzeko ematen den Udalaren baimenarengatik.

Kudeaketa arauak

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean eta ordaindu beharko da lokala hartu baino bi egun lehenago gutxienez.

4. artikulua. Kultura Patronatuak lokalak erabiltzea baimentzen dituenek edo zerbitzuak jasoko dituztenek daukate ordaintzeko beharra.

5. artikulua. Erreserbatutako alokairuaren %25 ordaindu beharra dago, Kultur Etxeko edozein tokitako erreserbak balioa izan dezan. Ordainketa hau behin betiko likidazioaren kontura eginen da.

6. artikulua. Erreserbak bertan behera uzteko eskaerak bakar-bakarrik onartuko dira justifikatzeko arrazoiak egiaztatzen badira idatziz, eta betiere egingo zen ekitaldiaren data baino hamar egun lehenagotik bederen.

7. artikulua. Jaieguntzat joko dira Burlatako Kultura eta Jaietako Patronatuko langileentzat lan egutegian Burlatako Udalak hala ezarri dituztenak.

Tarifak

Kultur Etxeko lokalak erabiltzeko eta zerbitzuak jasotzeko tarifak 1. eranskinean datozenak dira.

1. ERANSKINA

Udalak hitzarmen baten bidez ordaintzen du.

Burlatako Udalaren beste departamentuek antolatzen dituzten ikastaroak doakoak izanen dira, betiere Kultura Patronatuari kostu gehigarria eragiten ez badiote. Hala gertatuz gero, Kultura Patronatuari sortutako ezohiko gastuak kobratuko dira.

Patronatuaren barneko elkarteek eta taldeek ez dute ezer ordainduko, non ez duten ekitaldietarako sarrera kobratzen. Halakoetan 1. tarifa ordainduko dute.

1. tarifa, Burlatako Kultur Etxea Burlatako irabazi asmorik gabeko elkarteek eta entitateek erabiltzeari dagokiona.

1.1. Auditorioko eszenatokiaren alokairuak:

-Ordubetea: 18,05 euro.

-Egun osoa: 120,39 euro.

-Egun erdia: 60,19 euro.

1.2. Auditorio osoaren alokairua:

-Ordubetea: 50,56 euro.

-Egun osoa: 353,94 euro.

-Egun erdia: 176,97 euro.

1.3. Erakusketa aretoaren eta atalondoaren alokairua:

-Ordubetea: 25,27 euro.

-Egun osoa (gehienez 8 ordu): 151,68 euro.

-Egun erdia (gehienez 4 ordu): 75,83 euro.

1.4. Erabilera anitzeko gela baten alokairua:

-Ordubetea: 13,23 euro.

-Egun osoa (gehienez 8 ordu): 75,83 euro.

-Egun erdia (gehienez 4 ordu): 38,52 euro.

Kasu guztietan, denbora gehiagoz erabiltzeagatik ordubeteko zatitan kobratuko da gutxienez.

Sarrera kobratuz gero, 2. tarifa ordainduko dute.

2. tarifa, Burlatako Kultur Etxea Burlatakoak ez diren irabazi asmorik gabeko elkarteek eta entitateek erabiltzeari dagokiona.

2.1. Auditorioko eszenatokiaren alokairuak:

-Ordubetea: 57,78 euro.

-Egun osoa (gehienez 8 ordu): 385,26 euro.

-Egun erdia (gehienez 4 ordu): 192,62 euro.

2.2. Auditorioaren alokairuak:

-Ordubetea: 154,10 euro.

-Egun osoa (gehienez 8 ordu): 1155,77 euro.

-Egun erdia (gehienez 4 ordu): 577,88 euro.

2.3. Erakusketa aretoaren eta atalondoaren alokairua:

-Ordubetea: 38,52 euro.

-Egun osoa (gehienez 8 ordu): 240,79 euro.

-Egun erdia (gehienez 4 ordu): 120,39 euro.

2.4. Erabilera anitzeko gela baten alokairua:

-Ordubetea: 24,08 euro.

-Egun osoa (gehienez 8 ordu): 163,73 euro.

-Egun erdia (gehienez 4 ordu): 81,86 euro.

Sarrera kobratuz gero, 3. tarifa ordainduko dute.

3. tarifa, Burlatako Kultur Etxea gizabanakoek, enpresek eta antzeko erakundeek erabiltzeari dagokiona.

3.1. Auditorioko eszenatokiaren alokairuak:

-Ordubetea: 73,23 euro.

-Egun osoa (gehienez 8 ordu): 481,57 euro.

-Egun erdia (gehienez 4 ordu): 252,82 euro.

3.2. Auditorioaren alokairuak:

-Ordubetea: 192,62 euro.

-Egun osoa (gehienez 8 ordu): 1444,72 euro.

-Egun erdia (gehienez 4 ordu): 722,36 euro.

3.3. Erakusketa aretoaren eta atalondoaren alokairua:

-Ordubetea: 48,15 euro.

-Egun osoa (gehienez 8 ordu): 300,97 euro.

-Egun erdia (gehienez 4 ordu): 150,49 euro.

3.4. Erabilera anitzeko gela baten alokairua:

-Ordubetea: 30,09 euro.

-Egun osoa (gehienez 8 ordu): 204,66 euro.

-Egun erdia (gehienez 4 ordu): 102,32 euro.

Ezarritako kuoten ordainketan hobariak ezartzen ahalko dira (doakoak izateraino), baldin eta Kulturako eta Jaietako Patronatua Kultur Etxean egin beharreko kultur jardueren babesle bada, kultura edo gizarte aldetik duten interesa dela-eta. Burlatako Kulturako eta Jaietako Patronatuaren barreneko talde eta elkarteek jendaurrean egiten ez dituzten jarduerak (entseguak, lan bilerak, etab.) doakoak izanen dira, baita Burlatako irabazi asmorik gabeko beste elkarteek egindakoak ere.

Burlatako Kultur Etxeko instalazioek eskaintzen ahal dutena eskaerak gainditzen duenean, kultura arloko elkarteei emango zaie tokia erabiltzeko lehentasuna.

I. ERANSKINA

Burlatako Kultur Etxea-Lokalak erabiltzeko prezio publikoak-2009

Tasa hauek atzera eginez aplikatuko dira 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera.

1.-Bilerak, azterketak, entseguak, erakusketak, etab.

-Udalak hitzarmen baten bidez ordaintzen du (laguntza tekniko eta pertsonal gehigarria izan ezik).

-Patronatuaren barneko elkarteek eta taldeek ez dute ezer ordainduko.

-Burlatako gainerako elkarteek 1. tarifa ordainduko dute.

-Burlatakoak ez diren elkarteek 2. tarifa ordainduko dute.

-Gizabanakoek, enpresek eta antzeko erakundeek 3. tarifa ordainduko dute.

2.-Jarduera irekiak jendearentzat.

-Udalak hitzarmen baten bidez ordaintzen du (laguntza tekniko eta pertsonal gehigarria izan ezik).

-Sarrera kobratuz gero, Patronatuaren barneko elkarteek eta taldeek 1. tarifa ordainduko dute.

-Burlatako gainerako elkerteek 1. tarifa ordainduko dute. Sarrera kobratuz gero, 2. tarifa ordainduko dute.

-Burlatakoak ez diren elkerteek 2. tarifa ordainduko dute. Sarrera kobratuz gero, 3. tarifa ordainduko dute.

-Gizabanakoek, enpresek eta antzeko erakundeek 3. tarifa ordainduko dute.

1. tarifa:

Ordubetea

Egun erdia

(gehienez 4 ordu)

Egun osoa

(gehienez 8 ordu)

Auditorioko eszenatokia

(entseguak laguntza teknikorik gabe)

18,05

60,19

120,39

Auditorioa (laguntza teknikoarekin: muntaketa, emanaldia eta desmuntaketa)

50,56

176,97

353,94

Erakusketa aretoa eta atalondoa

25,27

75,83

151,68

2. tarifa:

Ordubetea

Egun erdia

(gehienez 4 ordu)

Egun osoa

(gehienez 8 ordu)

Auditorioko eszenatokia

(entseguak laguntza teknikorik gabe)

57,78

192,62

385,26

Auditorioa (laguntza teknikoarekin: muntaketa, emanaldia eta desmuntaketa)

154,10

577,88

1155,77

Erakusketa aretoa eta atalondoa

38,52

120,39

240,79

3. tarifa:

Ordubetea

Egun erdia

(gehienez 4 ordu)

Egun osoa

(gehienez 8 ordu)

Auditorioko eszenatokia

(entseguak laguntza teknikorik gabe)

72,23

252,82

481,57

Auditorioa (laguntza teknikoarekin, muntaketa, emanaldia eta desmuntaketa)

192,62

722,36

1,444,72

Erakusketa aretoa eta atalondoa

48,15

150,49

300,97

Kasu guztietan, jaiegunetan %50 garestituko dira tarifak.

Hirugarren egunetik aurrera %20ko deskontua eginen da.

KUDEAKETA ARAUAK

Kultura Patronatuaren bulegoetan, Burlatako Bentetako ingurubide kaleko 1.goan, aurkeztu behar da eskabidea, lokala erabili baino 5 egun lehenago.

Baimena jasotzean zenbatekoaren %25 ordaindu behar da. Behin betiko likidazioaren kontura eginen da. Gainerakoa lokalak erabili aurretik ordaindu beharra dago.

Burlatan, 2009ko ekainaren 9an.-Patronatuko burua, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0917826