89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1164/2009 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Buñuelgo, Cabanillasko, Fustiñanako, Cortesko eta Fontellasko udal mugapeetako abelbideak sailkatzeko eta hondatu edo galdu diren mugarriak berritzeko espedienteari hasiera ematen diona.

Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak xedatzen du Ingurumen Departamentuaren eskumena dela Nafarroako abelbideak sailkatu, mugatu, zedarritu, handitu eta ezartzea. Eskumen horrekin bat, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak beharrezkoa deritzo Buñuelgo, Cabanillasko, Fustiñanako, Cortesko eta Fontellasko udal mugapeetako abelbideak sailkatzeko eta hondatuta edo galduta dauden mugarriak berritzeko lanak hasteari.

Kontuan hartuz proposamen hori justifikaturik dagoela Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak dioenaren ondorioz, batez ere Legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian esaten denaren ondorioz.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 124/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Buñuelgo, Cabanillasko, Fustiñanako, Cortesko eta Fontellasko udal mugapeetako abelbideak sailkatzeko eta hondatu edo galdu diren mugarriak berritzeko espedientearen hasiera onestea.

2. Abelbideak sailkatzeko eta hondatu edo galdu diren mugarriak berritzeko espedienteetan arituko diren Foru Komunitateko ordezkariak izendatzea, hain zuzen ere, Salomé Hernando Chicote andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Plangintza eta Laguntza Ataleko burua, eta Mikel Díaz Osés jauna, atal horretako teknikaria.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, Buñuelgo, Cabanillasko, Fustiñanako, Cortesko eta Fontellasko udalei eta departamentu honetako Ekonomia Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honen kontra, zeinak ez baitu administrazio bidea amaitzen, administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatuko dira.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 22an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0916965