89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

387/2009 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 16an emandako 67/2009 eta 71/2009 foru aginduen eranskinetan atzemandako akatsak zuzentzen dituena. Foru agindu haien bidez, Nafarroako Foruzaingoaren Ikuskapen Orokorreko Arloa eta Ikerkuntza Kriminaleko Arloa garatu ziren, brigaden eta taldeen maila arte.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 16an emandako 67/009 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foruzaingoaren Ikuskapen Orokorreko Arloa garatu zen, brigaden eta taldeen maila arte. Bestalde, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 16an emandako 71/009 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foruzaingoaren Ikerkuntza Kriminaleko Arloa garatu zen, brigaden eta taldeen maila arte.

Bi foru agindu horien eranskinetan akatsak daudela oharturik, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, non adierazten baita administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituztela beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak, bidezko da akatsak zuzentzea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 16an emandako 67/2009 eta 71/2009 foru aginduen eranskinetan atzemandako akatsak jarraian azaltzen den bezala zuzentzea. Foru agindu haien bidez, Nafarroako Foruzaingoaren Ikuskapen Orokorreko Arloa eta Ikerkuntza Kriminaleko Arloa garatu ziren, brigaden eta taldeen maila arte.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 16an emandako 67/2009 Foru Aginduaren eranskina:

-181 zenbakiko agentea, foruzaina eta Iruñean aritzen dena, Ikuskapen Orokorreko Arloko Dibisio Tekniko Orokorreko Baliabideak Administratzeko Brigadan sartzea.

-202 zenbakiko agentea, foruzaina eta Iruñean aritzen dena, Ikuskapen Orokorreko Arloko Dibisio Tekniko Orokorreko Garapen Teknologikoaren Brigadako Proiektu, Berrikuntza, Azterketa eta Estatistiken Taldean sartzea.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 16an emandako 71/2009 Foru Aginduaren eranskina:

-409 zenbakiko agentea, foruzaina eta Iruñean aritzen dena, Ikerkuntza Kriminaleko Arloko Informazio Dibisioko Azterketa eta Txostenen Brigadan sartzea.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 28an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0917061