76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ABLITAS

Lurraldea okupatzeko estrategiaren eta ereduaren onespena (LOEE)

Ablitasko Udalak, 2009ko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua onestea erabaki zuen, Ablitasko Udalaren Plan Orokorra prestatu duen lan taldeak egindakoa. Orobat, erabaki zuen jendaurrean jartzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, haren edukiaren inguruan iradokizunak edo oharrak biltze aldera. Epe horretan interesatu orok EMOTaren dokumentazioa aztertu ahalko du udal bulegoetan.

Ablitasen, 2009ko maiatzaren 28an.-Alkatea, Luis María Sada Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0916916