76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZIZUR NAGUSIA

2009ra luzatutako aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsita. Kreditu berezia eta osoko bilkuraren goranzko doikuntzak

Aurrekontuko aldaketak, kreditu bereziari eta goranzko doikuntzei buruzkoak, hasiera batean onesten dituen erabakia 2009ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 1ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu berezia:

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 2.455.000,00 euro.

Finantzabidea:

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 2.455.000,00 euro.

Osoko bilkuraren goranzko doikuntzak:

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 36.089,00 euro.

Zizur Nagusian, 2009ko ekainaren 19an.-Alkatea, Pedro Jesús Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0917562