76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BURLATA

Udalaren 2009ko aurrekontuko aldaketa.
Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2009ko apirilaren 30ean egindako bilkuran, Udalaren 2009ko aurrekontuko aldaketa onestea erabaki zuen Udalaren jauregia zaharberritu, Udalaren igerilekuetako taberna berritu, Obra Zerbitzurako kamioia erosi eta uholdeen kalteak konpontzeko gastuei aurre egiteko.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. eta 214. artikuluei jarraituz.

Burlatan, 2009ko maiatzaren 29an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0916928