76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

EZKAROZE

Jarduteko lizentzia

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Ezkarozeko Udala. Jarduera: hotela, jatetxea, taberna, kafetegia eta erakustokia. Tokia: 2. poligonoa, 245. lurzatia. Alderdia: Alorraria. Ezkaroze.

Ezkarozen, 2009ko ekainaren 1ean.-Alkatea, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L0917075