76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

URROTZ

2009ko plantilla organikoa

Urriaren 30eko 13/1993 Foru Legearen 19. artikuluan, 158/1984 Foru Dekretuan eta 270/1986 Foru Dekretuan egindako aldaketan xedatua betetzeko, ondoko hau erabaki zen 2009ko otsailaren 17ko osoko bilkuran: plantillak osatzen dituzten funtzionario eta lan-kontratudun finkoen izenen zerrendak onetsi dira, eta hemen ematen dira betetzen dituzten lanpostuen plantillekin batera.

Entitate honen Idazkaritzan hamabost egun baliodunean jendaurrean egon da, aldez aurretik 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2009ko apirilaren 1ean, eta entitatearen iragarki oholean argitara emanik, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkezteko aukera izan dezaten. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta erreklamaziorik egin ez denez gero, udaleko plantilla organikoa behin betikoz onetsi da.

Hona hemen plantilla organikoaren laburpena:

I. ERANSKINA

Udaleko langileak

A) Funtzionarioak

Lanpostua: idazkaria. Jardunean; maila: A; sarbidea: C; kopurua: 1; bateraezintasuneko osagarria: %35; lanpostuko osagarria: %14,88. Zerbitzu partekatua, Labaiengo, Donamariako eta Oizko Udalekin.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Jardunean; maila: C; sarbidea: O.L.; hitzarmeneko osagarria: %16; lanpostuko osagarria: %4,52. Zerbitzu partekatua, Labaiengo, Donamariako eta Oizko Udalekin.

A-1) Funtzionarioen izenen zerrenda

1.-María Paz Fagoaga Iturralde; jardunean; maila: A; gradua: 5; sarrera eguna: 1981-04-04; bateraezintasuna: %35; lanpostua: %14,88.

2.-María Victoria Eulate Etxegia; jardunean; maila: C; gradua: 3; sarrera eguna: 1990/07/05; hitzarmeneko osagarria %16; lanpostuko osagarria: %4,52.

2009ko lan-eskaintza publikoa. Leurtzan lehen mailako ofizial 1, bigarren mailako ofizial 1 eta 2 peoi arrunt, eta informazio eta garbiketa lanetarako pertsona 1 langabezitik kontratatzea aurreikusten da. Kontratazioak Doneztebeko Enplegu bulegoaren bitartez eginen dira.

Urrotzen, 2009ko maiatzaren 28an.-Alkatea, Inaxio Urroz Grajirena.

Iragarkiaren kodea: L0916921