76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ITZALTZU

Plantilla organikoa

Itzaltzuko Udalak, 2009ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2009ko plantilla organikoa.

Iragarkia 2009ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 4an, argitaratu eta oholean jarri ondoren, jendaurrean egoteko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, erabaki hau behin betiko onetsitzat jotzen da; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271 eta 236. artikuluetan xedatuari jarraikiz. Beraz, ondoko laburpen hau ematen da argitara:

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioak

-Idazkari-kontu hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Sarbidea: erregelamenduzko era. Zerbitzu partekatuak Otsagabiarekin.

Administrazio-kontratuduna

-Bitarteko idazkari-kontu hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zerbitzu partekatuak Otsagabiarekin.

Lan kontratudunak

-Zerbitzu anitzetako arduraduna. D mailarekin parekatutako ordainsaria. %12ko osagarria. Sarbidea: hautaprobak. Espartza Zaraitzu Udalarekin partekatua.

LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioak

-Hernández Hernández, Carlos. Idazkari - kontu-hartzailea. A maila. 6. gradua. Lanpostuko osagarria: %19,72. Egoera administratiboa: zerbitzu bereziak. Sarbidea: erregelamenduzko era. Zerbitzu partekatuak Otsagabiarekin.

Administrazio-kontratuduna

-Gárate Gárate, José Javier. Bitarteko idazkari-kontu hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zerbitzu partekatuak Otsagabiarekin.

-Goldaracena Catalán, Javier. Bitarteko idazkari-kontu hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Gárate Gárate, José Javier bajan ordezkatu du. Zerbitzu partekatuak Itzaltzurekin.

Lan kontratudunak

-Sanz Loigorri, Oscar. Zerbitzu anitzetako arduraduna. Lanaldia: partziala. D mailarekin parekatutako ordainsaria. Mailako osagarria: %12. Egoera: jardunean. Sarbidea: hautaprobak.

Itzaltzun, 2009ko maiatzaren 26an.-Alkate udalburua, Enrique Pascual Juanto.

Iragarkiaren kodea: L0916611