76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TORRALBA DEL RÍO

Hautetsien ordainsariak

Torres del Rioko Udalak, 2009ko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.-Udalbatzako kideen kalte-ordain eta bilkura-sarien araubidea aldatzea. Erabaki honek indarra hartuko du eta atzerako eragina izanen du 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Bigarrena.-Ordainsari hauek onestea Udalbatzako kideentzat, osoko bilkuretan parte hartzeagatik: 110 euro/bilkurako. Alkateari 350 euro ordaintzea hilean, bere karguetan aritzeagatik sortutako gastuen ordain gisa.

Hirugarrena.-Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeagatik sortutako gastuen ordainetan; betiere, gastu horiek behar bezala frogatu beharko dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat urtero ordainsarien kontuan ezarten diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Laugarrena.-Aurreko zenbakietako diru kopuruak urtero egokituko dira, azaroaren 20ko 19/2008 Foru Legearen 3. artikuluko 2. zenbakian ezarrita dagoenari jarraikiz, haren bidez ezartzen baitira Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula 2009tik 2012ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako.

Bosgarrena.- Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta entitateko ediktu oholean jartzea.

Torralba del Rion, 2009ko maiatzaren 11n.- Alkatea, Ricardo Ruiz de Gaona Carlos.

Iragarkiaren kodea: L0916946