76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

UTERGA

UO-9.1. unitateko arau subsidiarioetako aldaketa.
Behin betiko onespena

Utergako Udalak, 2009ko apirilaren 29an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hiri Antolamendurako Udal Plana aldatzea, UO-9.1. unitateko determinazio xehakatuei dagokienez. Hona hemen onetsitako testua:

ARAU SUBSIDARIOETAKO ALDAKETA UTERGAN (NAFARROA)

1. -Xedea.

Utergako arau subsidarioetako aldaketa honen xedea da U.O.9 jarduketa unitatea, antolamendu soileko lurzorukoa, eta kirol ekipamendurako lurzoru baten zatia aldatzea, lerrokadurak, etxebizitzen kopurua, azalera eta eraikigarritasuna berriro finkatuz.

2.-Kokapena.

1. poligonoko 179. Udalaren lurzatiko ekipamendurako zatia, Iruzpegia kalearen aurrean dagoena, eta U.O. 9 unitatea ukitzen ditu aldaketa honek.

3.-Sustatzailea.

Utergako Udala, Utergako Kale Nagusian, 20an (Nafarroa) dagoena eta I.F.Z. P-3124600-B duena.

4.-Agiriaren idazleak.

Ricardo Ros Zuasti, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Nafarroako Ordezkaritzan 1.333 zenbakiko elkargokidea dena eta Lizarrako Karlos II.a Gaiztoa kalean, 1. 3.C-n (Nafarroa), lanbideko helbidea duena. Tel. 948-550073.

Carlos Ros Zuasti, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Nafarroako Ordezkaritzan 336 zenbakiko elkargokidea dena eta Lizarrako Karlos II.a Gaiztoa kalean, 1. 3.C-n (Nafarroa) lanbideko helbidea duena. Tel. 948-550073.

5.-Aldez aurreko informazioa.

Utergako Udalak lehenesten du herriko gazteek bertan lehenengo etxebizitza erostera bultzatea, biztanleria egonkortzeko eta inguruko herrietara emigrazioa saihesteko.

Horrenbestez, tamaina txikiko etxebizitza eta lurzati berriak sustatu nahi ditu, haien prezioa biztanleria-tarte honetara egokitzen baita.

Finkatu gabeko hiri lurzoruak hartzen dituen maila handiagoko antolamenduaren barruan (orain prestatze aldian) sartu behar da berehalako jarduketa hau.

Antolamendu berri honek zazpi oinarri ditu abiapuntu egitura emateko. Hona hemen:

1.-Antolamendu berria mugatzea Utergako topografiak eta paisaiak dituzten baldintzen arabera, bertako goiko ordokiko mugak kontuan hartuz.

2.-Proiektatutako zabalgunea Utergako oraingo herrigunearekin lotzea, espazio publiko baten bidez, gaur egun Done Jakue Bide tradizionalaren eginkizunak bete ditzan.

3.-Harremanetarako gune berri bat, edo Agora, osatzea, herriko kale multzo berrien erdia izan dadin, eta bisualki oinezkoentzako bideen bitartez ekipamendurako gune berriak lot ditzan.

4.-Kirol-eremua kokatzeko aldaketa, behar izanez gero handitu ahal izateko.

5.-Goi ordokiko ertzean pasealeku bat egitea, espazio publiko orokorrekin lotuta.

6.-Iparraldetik NA.6016 errepidearekin lotura berria egitea.

7.-Hegoaldetik NA.6016 errepidearekin lotura berria egitea.

6.-Hirigintzako oraingo egoera.

Hirigintzari buruz Utergan indarrean dagoen araua Utergako Arau Subsidarioen Testu Bategina da, 1995eko uztailaren 14tik hain zuzen ere.

Hiri lurzorua da aldatuko dena, antolamendu soileko lurzoruko U.O.9 jarduketa unitatekoa eta 1. poligonoko 179. lurzatiko kirol ekipamendurako zatikoa.

Antolamendu soileko lurzoruko jarduketa unitateak: 9. fitxa

Jarduketa unitatea: UO.9

Katastroko erreferentzia: 121-142, 121-143

Eraikuntzaren tipologia: familia bakarreko etxebizitza lurzatiduna.

Ukitutako azalera, gutxi gorabehera: 7.750 m2.

Urbanizatutako azalera, gutxi gorabehera: 5.129 m2.

Etxebizitzen kopurua:

  • Gehienez: 12.
  • Gutxienez:

Unitateko ezaugarriak

  • Gehieneko okupazio gordina: %18.
  • Gehieneko okupazio gordina urbanizatutako lurzoruan: %31.
  • Gutxieneko okupazio gordina: -
  • Eraikigarritasun gordina: %44.
  • Eraikigarritasun gordina urbanizatutako lurzoruan: %78.
  • Gehieneko okupazio garbia: %52.
  • Gutxieneko okupazio garbia: -.
  • Eraikigarritasun garbia: 1,30 m2/m)2.
  • Solairu kopurua, gehienez: B+1+atikoa.
  • Eraikinen gehieneko garaiera: 7,00 m.
  • Beheko solairuaren garaiera, gehienez: 3,50 m.

Lurzatiaren ezaugarriak:

  • Lurzati garbiaren gutxieneko azalera: m2.
  • Lurzati-frontearen gutxieneko luzera: 9,00 m.

Lerrokadura ofiziala: planoetan markatuak.

Fatxadaren lerrokadura: gehinez, aurreko aldean 4 metroko tartea eta alboetan 2 metrokoa mantendu behar dira lurzatiko mugetatik.

Beheko solairuaren sakonera:

  • Gehienekoa.
  • Gutxienekoa.

Gainerako solairuen sakonera.

Lagatze publikoak:

Lagatzen den lurzoru garbiaren azalera 5.129 metro koadrokoa da gutxi gorabehera.Horietatik, 1.810 m2bideetakoak, urbanizatuta emango dira, eta gainerakoak derrigorrean Udalari laga beharko zazikio, ekipamendurako lurzatiak bezala urbaniza ditzan, planoetan zehazten den bezala.

7.-Justifikazioa.

Oraingo planeamendua aldatzeak antolamenduko bi unitate berri zehaztea, U.O.9 unitatea berriro zehaztea eta U.O.9.1 unitate berria sortzea dakartza. Azken unitate hori familia bakarreko etxebizitza atxikietako zona batek osatuta, oraingo U.O.9 unitateko aparkalekuan eta kirol ekipamendurako zonako zati batean kokatuko da, Iruzpegia kaleko trazadura kontuan hartuz. Oraingo kirol-eremuaren gainerako azalera ez da ukituko.

Familia bakarreko etxebizitza atxikietako zona hau kokatzeko, kontuan hartu dira lurzoru finkatugabea antolatuko duten oinarrizko irizpideak eta kale nagusiak. Hortaz, ez da modu independentean garatuko den jarduketa; aitzitik, funtsezko irizpideak zehaztuta dauzkan goi mailako antolamendu batean integratuko da, arautzen ez duen eskema bezala.

Kirol-eremu eta aparkaleku hauek erabilera desberdina izango duten arren, kirol-eremuko eta aparkalekuko ekipamendu handiagoa izanda konpentsatuko da, 2. planoko antolamendurako eskeman kokapen berri batean agertzen dena, beharrei hobeki erantzungo baitie eta etorkizunean handitu ahalko baita.

Jarduketaren azkartasuna justifikatzen da udal lurzoruak direlako, epe laburrean unitate berrian hirigintzaren alorrean jarduteko aukera erreala dagoelako, eta, ondorioz, Udal honek baliabideak jasoko lituzkeelako.

Unitatea hiri lurzoru finkatutzat hartzen da, urbanizazioa daukan hiri egitura baten barruan sartzen baita. Hau da, hiriguneko bideetatik ibilgailuz iristeko zerbitzuak, ur hornidura, hondakin uretarako isurbidea eta argindarraren hornidura dauzka, eta lurzatietako obrekin batera loturak baino ez da egin behar.

Utergak 170 bat biztanle dauzka, 3.000 baino gutxiago alegia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko urriaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 52. artikuluari dagokionez. Iruñetik 22 kilometrora gutxi gorabehera dago herria, Iruñerriaren eraginpeko eremutik kanpo.

Udalak herritarrak galdekatu ditu une honetan babestutako etxebizitzen inguruan zer nolako eskaera dagoen jakiteko, eta ez du uste beharrezkoa denik unitate honetan etxebizitza mota hori eraikitzea, hura 2. planoko antolamendurako eskemako "agora" aldean kokatzea aurreikusten baita, maila handiagoko antolamenduaren barruan. Orain erredakzio fasean badago ere, funtsean haren nondik norakoei Utergako Udalak oniritzia eman die.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari eskatzen zaio babes publikoko etxerik emateko beharretatik salbuesteko, eta hala da erantsirik doan Lurraldearen Atolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emandako 631/2009 Ebazpenaren arabera.

8.-Aldaketaren proposamena.

U.O.9.1. jarduketa unitate berria sortzen da, honako ezaugarri hauekin: hiri lurzoru finkatukoa da; azalera, guztira, 3.269 m koadrokoa da; lurzati pribatuen azalera 2.049 m koadrokoa da;310 metro koadroko berdegune bat du; eta erabilpen publikoko espazioen azalera 910 metro koadrokoa da.

Familia bakarreko 10 etxebizitza atxiki eraikitzea proposatzen da, Iruzpegia kaleko mendebaldeko frontea osatzeko.

Aurkezten diren lurzatiek bi lorategi dauzkate, bata pribatua, kalera begira 2 metro zabal dena, eta bestea atzeko aldean, azalera desberdinekoa, orain dauden etxebizitzen ereduari eutsiz.

Lurzatietan etxebizitzen gehieneko okupazioa 96,00 m2koa izanen da, neurriak 8,00 m. zabal eta 12 m. luze izanik.

Etxebizitzen gehieneko altuera BS+I+Teilatupeko bezala ezartzen da.

Ondoriozko kalea 10.5 metro da zabal, tartean 2.5 metroko zabalera daukan aparkaleku publikoa eta 8 metroko bidea daudela. Espaloi berria 2.50 metro izanen da zabal.

Kirol-eremua hiri garapen berrian beste leku batean kokatuko denez, eremu honi zerbitzu emateko aurreikusi zuen aparkalekua kenduko da, eta berdegune bat ezarriko da aisialdirako, honela bideak errazago lotzen baitira.

Saneamendu, hornidura, argindar eta telefonia sareen diseinua ez da aldatuko. Unitatea urbanizatzeak ondoko bidearen erdian honako hau dakar: galtzadari zoladura ematea, espaloia eta argiak jartzea eta lurzatiak sare guztiekin lotzea.

Jarduketa unitateak. 9.1 fitxa

Jarduketa unitatea. UO-9.1

Katastroko erreferentzia. 179 eta bideak

Lurzoru mota: hiri lurzoru finkatua

Eraikuntzaren tipologia: familia bakarreko etxebizitza atxiki eta lurzatiduna.

Ukitutako azalera, gutxi gorabehera: 3.269 m2.

Urbanizatutako azalera, gutxi gorabehera: 1.220 m2.

Etxebizitzen kopurua, gehienez ere: 10.

Unitateko ezaugarriak

  • Eraikigarritasuna: gehieneko inguratzaileak markatua.
  • Solairu kopurua, gehienez: B + 1 + TP
  • Eraikinen gehieneko garaiera: 7,0 m.
  • Beheko solairuaren garaiera, gehienez: 3,5 m.

Lurzatiaren ezaugarriak:

  • Lurzati garbiaren gutxieneko azalera: m2.
  • Lurzati-frontearen gutxieneko luzera: 8,00 m.

Lerrokadura ofiziala: planoetan markatuak.

Fatxadaren lerrokadura: lurzati-frontean 2 metroko tartea izango da gorde beharreko nahitaezko lerrokadura.

Beheko solairuaren sakonera, gehienez: 12 m.

Gainerako solairuen sakonera,

gehienez:

12 m.

Lurzatietako itxiturak:

unitate osoan diseinu berekoak izanen dira, aldez aurretik lurzatien jabeak ados jarrita.

Adostasunera iristen ez bada, zonako lurzatia ixteko lehendabiziko lizentzia eman ondoren, geroago itxiko direnek lehenengoaren diseinuari eutsi beharko diote.

Onartutako materialak.

Teilak zeramikazkoak izanen dira, okre kolorekoak.

Fatxadetan geruza bakarreko margo mehea karrakatuko da edo porlanezko morteroa zarpiatuko da, betiere kolore argiak, okre edo txigortu gamakoak, izanik. Gehienezko altueran, metro bateko oinzerrenda paratzea baimenduko da, beste materialez egina, inguruko harrizkoa esaterako.

Hirigintzan aplikatzekoak diren arauak.

Hirigintzaren gainerako alorretan antolatutako lurzoruaren araudia aplikatuko da.

Urbanizazioa.

Utergako Udalak egingo du urbanizazioa.

Kudeaketa.

  • Lurzatien borondatezko banaketa.
  • Urbanizatzeko proiektua.
  • Exekuzio proiektua.

Lagatze publikoak.

Espazio publikoetarako geratzen den azalera 1.220 metro koadrokoa da,bideetakoa eta berdegunekoa, hain zuzen ere. Urbanizatuta, planoetan agertzen den modura, emango da.

9.-Hiri-antolamenduari buruzko determinazioak.

Lurraldearen Atolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 25/2002 Foru Legearen 49. artikuluan zehazten dira hiri-antolamenduari buruzko determinazioak.

Utergako Arau Subsidiario hauekin batera aldatzen diren determinazio xehakatuak hemen zerrendatzen dira:

a) Hiri bilbeen definizio zehatza; batez ere, eraikinen eta bideetako elementuen lerrokadura eta sestren bidez.

b) Lurzatien gaineko egintzak arautzen dituzten baldintzak eta bertan obrak gauzatu ahal izateko bete behar direnak.

c) Obra onargarrien erregulazioa eta eraikinek bete beharreko baldintzak, baita haien morfologia eta tipologia ere.

d) Bide publikoen, hiri-zerbitzuen, espazio publiko libreen, eta ekipamendu publiko edo pribatuen, edo ekipamendu publikoetarako multzoen toki sistemak definitzea, sistema orokorretako zerbitzuak betetzeko beharrezkoak, baina izaera hori eman gabe.

e) Lurzorua erabiltzeko zerrenda.

f) Exekuzio unitateak mugatzea eta jarduketa sistemak finkatzea.

Utergan, 2009ko maiatzaren 28an.-Alkate udalburua, Pedro María Nagore Lanas.

Iragarkiaren kodea: L0916948