76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ORKOIEN

Aldaketa, Ostadar ikastetxea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2009ko maiatzaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ostadar ikastetxea arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako eguneratzea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, barne erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2009ko ekainaren 1ean.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0917097