II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Landalurreko ondasunen gaineko 2009ko kontribuzioaren karga-tasa. Aldaketa
Noain Elortzibarko Udalak, 2009ko maiatzaren 28an egindako osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, aho batez erabaki zuen landalurreko ondasunen gaineko 2009ko kontribuzioaren karga-tasa aldatzea, era honetan:
1. 2008ko abenduaren 9ko osoko bilkuran onetsitako karga-tasa (%1,0800) aldatzen da, eta %08000ko karga-tasa izanen da 2009rako, landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko.
-Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
-Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
-Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Noain Elortzibarren, 2009ko ekainaren 2an.-Jarduneko alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.
Iragarkiaren kodea: L0917074