76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FUNES

2009ko lan egutegia

Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2009ko maiatzaren 18an. Hona testu osoa:

"Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldiaren urteko lanordu kopurua ezartzen duena, eta azaroaren 28ko 1027/2008 Ebazpena, Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2009ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, honako hau ebatzi dut:

1. 2009ko jaiegunen egutegia onestea Funesko Udalaren bulegoetan zerbitzu egiten duten langileentzat; beraz, larunbatetan eta igandeetan ez ezik hurrengo egun hauetan ere udal bulegoak itxita egonen dira:

-Urtarrilaren 1a: Urteberri.

-Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

-Martxoaren 19a: San Jose

-Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

-Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

-Apirilaren 13a: Pazko biharamuna.

-Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

-Maiatzaren 15a: San Isidro.

-Uztailaren 25a: Santiago eguna.

-Abuztuak 10, 11 eta 12: Santiago apostolua; herriko festak.

-Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

-Urriaren 12a: Konstituzioaren eguna.

-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

-Abenduaren 25a: Eguberri.

2. Orobat, baliogabeak izanen dira, 2009. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

3. Lanaldia 08:00etatik 15:00ak arte izanen da, astelehenetik ostiralera, urte guztian.

4. Funesko Udalaren bulegoetan jendea hartzeko orduak 09:30etik 14:30era izanen dira, astelehenetik ostiralera.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea."

Aditzera ematen dut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko dagokion Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erbazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Funesen, 2009ko maiatzaren 19an.-Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0916173