76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORTES

Datuen babesaren gaineko araudiaren aplikazioa Cortesko Udalean

Cortesko Udalak, 2008ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, ondotik azaltzen den ebazpena eman du:

Ikusirik fitxategien egokitzapenari buruz Ikuskaritzak eginiko txosten orokorra, espedientean dagoena, eta Datuak Babesteko Erregistro Orokorreko Zuzendariordetza Nagusiak 2009ko maiatzaren 7an igorri idazkia, eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan eta Datu Pertsonalak dituzten Fitxategien Segurtasun Neurrien gaineko Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzeko, aho batez erabaki da (aldeko 11 boto):

Lehendabizikoa.-Agenda izeneko fitxategia kentzea, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatua baitago, 2080370258 zenbakia duela.

Kentzea planteatu da, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluarekin bat, horren arabera ez baitzaie erregelamendua aplikatuko ''haietan zerbitzu egiten duten pertsona fisikoen datuak berenganatu baizik egiten ez duten fitxategiei, horiek direlarik bakar-bakarrik haien izen-deiturak, betetzen dituzten eginkizun edo lanpostuak, eta lantokiko helbide postal nahiz elektronikoa, telefonoa eta fax zenbakia''.

Agenda izeneko fitxategiaren edukia eta xedea horixe denez, kentzeko proposatu da.

Bigarrena.-"Langileria" izeneko eta 2080370212 identifikazio kodeko fitxategiaren segurtasun maila aldatzea, handitik oinarrizkora, 1720/2007 EDren 81.6 artikuluko salbuespena aplikatzen delako.

Hirugarrena.-Fitxategi hauek tratatzeko sistema aldatzea:

a) Kirolak izeneko fitxategia, 2080370199 kode zenbakia duena. Tratatzeko sistema aldatzen da, automatizatua izatetik misto izatera.

b) Zehapenen Kudeaketa izeneko fitxategia, 2081000129 kode zenbakia duena. Tratatzeko sistema aldatzen da, paperean izan beharrean mistoa izanen baita.

c) Lizentziak eta baimenak izeneko fitxategia, 2080370161 kode zenbakia duena. Tratatzeko sistema aldatzen da, automatizatua izatetik misto izatera.

d) Gainbalioak izeneko fitxategia, 2080370138 kode zenbakia duena. Tratatzeko sistema aldatzen da, automatizatua izatetik misto izatera.

e) Aurrekontuen Kontabilitate Publikoa izeneko fitxategia, 2080370199 kode zenbakia duena. Tratatzeko sistema aldatzen da, automatizatua izatetik misto izatera.

Laugarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Agenda izeneko fitxategia kentzen baita, Langileria fitxategiaren segurtasuna maila aldatzen eta Aurrekontuen Kontabilitate Publikoa, Gainbalioak, Lizentziak eta baimenak, Zehapenen kudeaketa eta Kirolak deitutako fitxategien tratamendu sistema aldatzen.

Cortesen, 2009ko maiatzaren 19an.-Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0916180